GARA > Idatzia > Kultura

Banda Batxokiko Buru Batzar Klandestinoaren «Jan Goikoa eta Lege Txarra" Sakanan

GARA | BILBO

Duintasunez desafinatzen duen lagun koadrila omen da Banda Batxoki, beraien esanetan. Zortzi mutikote hauen zuzeneko performanceek zeresan franko eman dute, mozorroz eta antzerkiz osatzen dutelako haien oinarrizko punka. Ia ehun zuzeneko emanak dituzte eta atzerrira ere heldu dira, Madrilera edo Erromara kasu.

MusikHerriaren bilduma batzuetan parte hartu dute eta «Jan Goikoa eta Lege Txarra» da Tijuanakoen eskolako adarjotzaile hauen lehenengo lana, «Mao Tse Punk» beraien zigiluan autoekoiztua eta copileftean emana, hau da, beldurrik gabe kopia daitekeena.

Banda Batxokiko Buru Batzar Klandestinoarekin batera, Strawberry Hardcore madrildarrak. Def Con Dos taldeko abeslarietako bat den Cesar Strawberryren egitasmo paraleloak hardcore melodikoa lantzen du. Duela bost urte egin zuten debuta izen bereko lanarekin eta prest omen dute bigarrena. Larunbatean, Altsasuko Gaztetxean, gaueko 23.00etatik aurrera.

Fitxa
Mungia: Larunbata 10. Lekua: Mugire Txokoa. Ordua: 22.30ean. Sarrerak: 4 euro. Bilbo: Igandea 11. Lekua: Euskalduna Jauregia. Ordua: 22.30ean. Sarrerak: 11 euro.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo