GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Iñaki de juana

Etxerat: «PSOEk Iñaki torturatuz hiltzeko asmoarekin jarraitzen du"

Iñaki de Juana preso donostiarrak 94 egun egin ditu gaur gose greban. Oso haserre azaldu ziren Etxerat elkarteko kideak atzo, oraindik Euskal Herriko alderdi politikoek eta instituzioek txintik esan ez dutelako bere inguruan; haserre, kontuan hartuz egunkari ingeles ezagun batek De Juanaren egoeraren gaineko eztabaidan parte hartu duela. Eusko Alkartasuna eta LAB sindikatuak ere gogor gaitzetsi dute PSOEren Gobernuak mantentzen duen jarrera.

Gari MUJIKA | DONOSTIA

Etxerat haserre agertu da Iñaki de Juanaren egoeraren karietara Gobernu espainolak eta Auzitegi Nazional espainolak oraindik mantentzen duten jarrera ikusita. «The Times» egunkari ingelesak argitaratutako argazkia eta elkarrizketa ikusi ostean, preso politikoen senideen taldeak gogor salatu du «Iñaki askatu beharrean, are eta gehiago inkomunikatzea erabaki izana, ho- rrela, ospitaleko tortura gela horretan ahalik eta testigu gutxien izateko». Izan ere, Etxerat-en aburuz, «PSOEk Iñaki torturatuz hiltzeko asmoarekin jarraitzen du». Era berean, nazioarteko egunkari batek De Juanaren berri ematea eta bitartean Euskal Herriko alderdi politikoak eta instituzioak «mutu» egotea «lotsagarritzat» jo du. Etxerat-ek egin bezala, Eusko Alkartasunak eta LAB sindikatuak ere De Juanaren egoera salatu zuten berriro atzo, eta sindikatu abertza- leak, datorren astelehenean, Auzitegi Goren espainolak preso donostiarraren helegitea aztertuko duen egunean, Euskal Herriko lantegietan elkarretara- tzeak egingo dituela jakitera eman du.

Etxerat elkarteko bozeramaile Estanis Etxaburuk gogor salatu du Gobernu espainola gidatzen duen PSOE alderdiak Iñaki de Juana «heriotzeraino torturatzeko» hartu duen erabakia, «The Times» egunkariak kaleratutako argazkiak mundua zeharkatu ondoren, Gobernu espainolak gatibu donostiarra aske uzteko deliberamendua hartu beharrean, «Iñaki gehiago izorratzeko erabakia» hartu baitu. Horren erakusgarri aipatu zuen Etxaburuk De Juanari bisitak kendu izana, bere esanetan, «ospitaleko tortura gela horretan ahalik eta testigu gutxien izateko». Erabaki horrekin lotu zuen, gainera, Auzitegi Nazionalak erabaki duena: «beharrezkoa» izanez gero Iñaki de Juana «drogatzeko eta polizia erabiltzeko» baimena ematea.

Etxabururen esanetan, horren guztiaren oinarrian Gobernu espainolak euskal preso politikoei «bizi osorako kartzelaldia» ezarri nahi izatea dago, eta horren adibide gisa jo zuen oraindik larriki gaixo gauden presoak edo-ta beren zigorra betea dutenak espetxean mantentzea ere.

PSOEk errealitate hori guztia ezkutuan mantendu nahi duela salatu eta Nazio Batuetako Tortura Sahiesteko Batzordeak De Juanaren gainean egindako txostena aditzera emateko galdegin zuen Etxerat-ek. Izan ere, urtarrilaren hasieran birritan bisitatu zuten preso donostiarra eta txostena Gobernu espainolaren esku dago.

Kontzentrazioak lantegietan

Egoeran horren aurrean, alderdi politikoak eta instituzioak non dauden galdetu zuen Etxaburuk, De Juanak jada 94 egun gose greban bete dituenean «mutu» baitaude. Horregatik onar- tezintzat jo zuen erakutsitako jarrera, eta, besteak beste, bihar aukera paregabea izango dutela gaineratu zuen.

Izan ere, bihar Gasteizko Legebiltzarrak Iñaki de Juanaren gaineko eztabaida jasoko du, eta «gutxienekoa» eskatzen die: batetik, haren berehalako askatzea aldarrikatzea, eta bestetik, ordezkaritza bat preso donostiarra bisitatzera joatea. Etxerat-ek, gainera, bihar 12.00etan elkarretaratzea egingo du bertan.

LAB sindikatuak, beste behin ere, De Juanaren askatzea aldarrikatu zuen Donostiako PSEren egoitza aurrean. Bertan izan zen Rafa Diez sindikatuko idazkari nagusia eta «PSOEren zuzeneko ardura» salatu zuen egoera horretan. Diezek, gainera, ezeztatu egin zituen PSOEren esanak auzi horren inguruan. Izan ere, LABen aburuz, ez baita justiziaren erabaki hutsa, baizik eta Gobernuaren ezinbesteko bultzada izan duena. Hori horrela, «The Times» egunkariak kaleratutako argazkia «PSOEren Gobernuak sortu duen argazkia» dela adierazi zuen eta berak, PSOEk, duela berau indargabetzeko ardura.

Argazki hori, gainera, «prozesu ezaren» argazkia dela uste du Diezek, horrela ezin delako «bakea lortu ahal izateko bidea garatu». Astelehenean Auzitegi Gorenak De Juanaren helegitea aztertuko duela kontuan hartuz, LABek kontzentrazioak egingo ditu Euskal Herriko lantegietan.

Bestalde, Eusko Alkartasunak ere gogor gaitzetsi zuen donostiarraren egoera, eta Gobernu espainolak De Juanari egindako elkarrizketaren ostean erakutsitako jarrera kritikatu zuen, beren «erreakzio bakarra prentsa askatasuna murriztea» izan baita, eta ez behingoagatik «prozesuarentzat oso ondorio larriak izan ditzakeen kasuari irtenbide demokratiko bat ematea».

Bestalde, De Juanaren alde eta euskal preso politikoen eskubideen defentsan Donostiako Grose auzoan 50 lagun elkartu ziren eta 20 Iruñeako Errotxapea auzoan; bost lagun identifikatu zituen Polizia espainolak. Asteartean, aldiz, 100 lagun batu ziren Bilboko Arriagan, Donostiako Altza auzoan 15 eta Gasteizko Olarizun, aldiz, 21 lagun.

EA: «El caso está desnudando a la democracia española"
Eusko Alkartasuna censuró ayer que «lo que estamos viendo hasta ahora es que está triunfando el criterio de la venganza por encima del criterio de la política y, más allá de las consecuencias importantes que una muerte pudiera tener en el proceso, lo que está claro es que este caso está desnudando a la democracia española". G.M.
LAB: «La foto impactante de Iñaki está creada por el PSOE"
Para Rafa Díez, «Zapatero no puede echar balones fuera, no puede escudarse en que son decisiones de la Justicia. Tiene una responsabilidad directa en todo lo que está pasando en estos meses, en el marco de un alto el fuego. Así pues, la foto impactante de Iñaki en el «The Times" es una foto creada por el Gobierno del PSOE".G.M.
El Gobierno español, preocupado por la difusión de la fotografía de De Juana
El Ejecutivo español también se pronunció ayer sobre la publicación de la entrevista en «The Times" a Iñaki de Juana, pero su preocupación no se centra en el deteriorado estado físico del preso, sino exclusivamente en la difusión de la imagen y el eco mediático internacional. Así, la vicepresidenta primera del Gobierno, María Teresa Fernández de la Vega, consideró «evidente" que la publicación demuestra que «algo ha fallado", pero incidió en que hay una investigación en curso para depurar responsabilidades al respecto. «Se trata de un preso que no estaba incomunicado y recibía visitas y, a pesar de las medidas de seguridad, esto se ha producido", indicó la vicepresidenta española para, acto seguido, recordar que la Dirección General de Instituciones Penitenciarias «ha abierto una investigación" para esclarecer los hechos y depurar responsabilidades. También desde el Gobierno español, el ministro de Interior, Alfredo Pérez Rubalcaba, habló sobre las fotografías de Iñaki de Juana. En respuesta a una pregunta de una diputada del PP, Rubalcaba afirmó que la entrevista que publicó «The Times" el lunes es «tan ilegal" como la que en su día el diputado navarro del PP Jaime Ignacio del Burgo realizó a un procesado en el sumario del 11-M, y que fue publicada en un rotativo madrileño. Una afirmación que cayó como un chorro de agua fría en las filas del Partido Popular, que exige la dimisión de Rubalcaba por la difusión de la fotografía de De Juana. El portavoz del Foro Ermua, Mikel Buesa, al igual que el PP, exigió que se asuman las «responsabilidades políticas correspondientes" por la entrevista a De Juana, aprovechando la ocasión para arremeter contra el Gobierno del PSOE. «¿Cómo ha sido posible que este individuo haya dado una rueda de prensa atado a la cama de un hospital penitenciario?", se preguntó Buesa irónicamente. Las airadas críticas suscitadas tras la publicación de la entrevista han alcanzado incluso al jugador del Barcelona Oleguer Presas, por haber escrito un artículo de prensa sobre «el Estado de Derecho" en el que critica el caso de Iñaki de Juana. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo