GARA > Idatzia > Kultura

Guggenheimeko «100% Afrika" erakusketak 255.000 bisitari izan ditu

Guggenheim Bilbao Museoak igande honetan itxiko du «100% Afrika» izeneko erakusketa, eta, 2006ko urriaren 12an inauguratu zenetik, orotara, 255.443 bisitari izan dituela jakinarazi zuten atzo. Beraz, museoko iturrien esanetan, 2.433 bisita izan ditu, bataz beste, eguneko. Afrikako Gaur Egungo Artearen Bildumako obra esanguratsuenak bildu ditu erakusketa arrakastatsu horrek. Bilduma hori Jean Pigozzi bildumagilearena da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo