Grigory Sokoloven doinuak entzungo dira gaur Kursaal aretoan
Grigory Sokoloven doinuak entzungo dira gaur Kursaaleko aretoan. Sokolovek hamasei urterekin Moskuko Txaikovski Lehiaketa irabazi zuen eta ordutik, jende askorentzat, egungo pianistarik handiena bihurtu da. Kolore-sorta mugagabea du, irudimen bizi-bizia eta lerro melodikoaren kontrol magikoa. Ondorioz, bikaina da pianoa jotzeko duen modua. Edozein errepertorio interpretatzen duela ere, guztiz berria ematen du. Grabazio ugari egin ditu zuzenean eta emanaldi anintz eskaini ditu.