URRUÑA
Hirigintza plana onartu du Herriko Etxeak oposizioaren bozkarik gabe
Hamar urteko eztabaida luzearen ondoren Urruñako PLUa (Hirigintza Herri Plana) udalbaltzan onartu da oposizioaren bozkarik gabe -abertzaleek eta ezkerrak kontra bozkatu dute-. Urruñako PLUak dituen akats ezberdinak nabarmendu ditu Herritarrak talde abertzaleko Ixabel Etxeberriak: «Laborantzarentzat ez da politika berezirik, espekulazioari aurre egiteko ez da gauza handirik egin, eta lanari dagokionez, ez da enpresendako zelai eremurik pentsatu». Gaur egun etxebizitza sozialen portzentaiak ez du %6 gainditzen Urruñan.