Oleguerren jokaldi txalogarria
Martxel Toledo Garmendia
Oiartzun
Gizarte hau egunetik egunera gizarte bakartiagoa edo egoistagoa bihurtzen ari da. Ikusi besterik ez gure inguruan gertatzen ari dena, hori horrela dela konturatzeko. Horregatik elkartasun kinoak eta horrelako giza baloreak, garrantzi gehiagoa dute gure eguneroko bizitzan.
Iñaki de Juana euskal presoak 20 urte daramatza kartzelan, baina orain dela bi urtetik hona kalean aske egon behar zuen, bere garaian Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako zigor osoa beteta daukalako. Baina hala ere, herri honen etsaiak mendekua hartzeko asmatutako lege baten ondorioz, hiltzeko zorian oraindik preso dago. Iñaki De Juanak bere eskubideak eta beste euskal preso guztienak, azken muturreraino defenditzeko helburuarekin, gose greba mugagabekoa astea erabaki zuen eta egun, horre- tan dirau. Ez dago esan beharrik, Iñaki, bere bizia arriskuan jarriaz egiten ari denagatik, duintasunaren aldeko borrokan, guztiontzat eredu bihurtu dela. Eta borroka horrek oihartzun handia duela, ez Euskal Herrian bakarrik baita hemendik kanpo ere, esate baterako Katalunian. Horren adibideetako bat, besteak beste, FC Bartzelonako futbolaria den Oleguer Presas izan daiteke, «Fede ona» izenburuarekin, Iñakiren egoera salatzeko berak sinatutako artikulu batean, Espainiako Zuzenbide estatuaren sinesgarritasuna zalantzan ezartzeaz gain, horren itzalpean Iñakirekin egiten ari denari hipokresia usaina ere hartzen diola esatera ausartu delako.
Ez da lehen aldiz, Oleguer futbol jokalariak bere elkartasuna adieraziaz, aurpegia ematen duela. Aurretik ere, sozialeko hainbat eta hainbat alorretakoei, bere elkartasuna adierazi du. Baina oraingo honetan, bere artikuluak hauts ugari urratu ditu, esandakoa esateaz gain, zeinek esan duen ere oso garrantzitsua delako. Bestela, ikusi besterik ez espainiar hedabideetan horren inguruan esandakoa eta idatzi- takoa. Eta ondorioz, Kelme kirol enpresak futbolariaren aurka hartutako erabakia; hau da, beraien arteko akordioa etetea.
Oleguer, bere izenaren gainetik, berriro ere aurpegia ematekoprest azaldu da. Horregatik, uste dut, gure babesa ez ezik, euskal gizartearen esker ona ere merezi duela. Herri honek bizi duen egoera korapilotsu honetan, Oleguerrek egindakoa, zintzotasunaren eta elkartasunaren aldeko jokaldi txalogarria delako.