Kantuketan erakusketa Estatu Batuetan zehar ibiliko da
GARA | SAN FRANTZISKO
Euskal Kultur Erakundeak ekoiztutako Kantuketan erakusketaren bertsio digitala Ameriketako Estatu Batuetan zehar aurkeztua izanen da. EKEk, Lakuako Kultura Kontseilaritzak eta NABOk (North American Basque Organizations) abiatu dute egitasmoa.
Euskaldunen eta kantuaren arteko lotura agerian uzten duen erakusketa DVD formatoan ezarria izan da. Sei ukipen-pantaila eta euskarri eszenografikoak erabilita irudi ezberdinak eskeiniko dira.
San Frantzisko
Estreinaldia otsailaren 16an izanen da San Frantziskoko Euskal Kultur Zentroan. Ekitaldiarekin erakundearen 25. urtemuga ospatuko da. Antolatzaile diren erakundeetako ordezkariak izanen dira erakusketaren estreinaldian.
Ondoren, erakusketa Winnemuccara joanen da ekainean eta Chinora 2008ko irailean. Tartean Idahon dagoen Boiseko Erakustokian egonen da.