GARA > Idatzia > Kirolak

Txirrindularitza Andaluziako Itzulia Presentacion Industrias Lizarte

Luengok ezin izan zuen Cioni italiarra menperatu helmugan

Txirrindulari euskaldunak oso gertu izan zuen atzo Andaluziako Itzulian Euskaltel-Euskadi taldearen bigarren garaipena, baina Predictor-Lotto taldeko Dario Cionik eraman zuen ospea La Zubian

Unai IRARAGORRI | BILBO

Predictor-Lotto taldeko Dario Cionik bakarrik menperatu zuen Antton Luengo (Euskaltel-Euskadi) Andaluziako Itzuliko aurreneko saioan. Ondorioz, bera da liderra. 113 kilometroko ihesaldia eta gero, batera heldu ziren biak La Zubiako helmugara, eta bertan, italiarra euskalduna baino azkarragoa izan zen. Gernikarrak ezin izan zion taldeari bigarren garaipena eman, baina sasoiko dela frogatu zuen.

Euskaltel-Euskadik ongi hasi du denboraldia. Gonzalez de Galdeanoren esanetara, txirrindulariek aspalditik ezagutzen dituzte egutegia eta helburuak. Etxebarriak, Luengok eta Fernandez de Larreak zuten ardura denboraldiko lehendabiziko lasterketetan. Ongi erantzun dute.

Mallorkako sailkapen nagusian, Luengo izan zen taldeko onena. Txirrindulari arina da 26 urteko bizkaitarra; igotzaile peto-petoa. Orain dela lau urte eman zuen jauzia, eta ordutik mailara egokitzen joan da. Iaz zertzaladak eman zituen, eta Gonzalez de Galdeanoren konfiantza lortu zuen. Horrenbestez, urte bateko aukera eman zion gasteiztarrak, eta erantzun itzela eman dio Luengok Mallorkan eta Andaluzian.

Esprinterren ehiza

Ezbairik gabe, sendotasuna eskuratu du euskaldunak. Atzo, oso erne aritu zen eta jaitsieran egin zuen hanka, 30. kilometroan. Cionik harrapatu zuen eta oso ondo moldatu ziren. Zortzi minutu baino gehiagoko aldea eskuratu zuten, eta orduan, esprinterren taldeak lanean hasi ziren. Hori bai, ez zuten beraien xedea lortu; Freire bost segundura heldu zen. Luengoren eta Cioniren arteko esprintean, italiarrak aise menderatu zuen euskalduna. Esperientzia eza nabaritu zitzaion Euskaltel-Euskadikoari, eta ezin izan zuen bere aurreneko garaipena erdietsi.

Manolo Azcona presentó el sábado en Orkoien una plantilla de 17 corredores. Con el patrocinio de Industrias Lizarte asegurado, el director navarro ha confeccionado un equipo joven que tiene en Iker Aramendia su líder. El ex de Bidelan, campeón de Euskadi el año pasado, vuelve con Azcona, y Atxa, Sagastibeltza, Iraizoz y Roda siguen. Los objetivos son Vuelta al Bidasoa y Vuelta a Nafarroa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo