GARA > Idatzia > Futbola

REAL SOCIEDAD Partida lehen zatian gelditu zen erabakita athletic

Kikildu ez arren Realak ezin izan du punturik atera Espanyolen zelaitik Compromiso resuelto con solvencia

ESPANYOL 4

REAL SOCIEDAD 1

GARA | BARCELONA

Espanyol Superligako talderik indartsuenetakoa da, eta partida ona jokatu arren, Realak ezin izan zuen punturik lapurtu atzo bere zelaitik. Joan den astean Athleticen aurka galdu ondoren, donostiarrek beldurra zuten eskainiko zuten erantzunaren inguruan. Aldiz, ez ziren kikildu eta aurpegia eman zuten.

Lehen zatian, Espanyoli aurre egiteko gai izan ziren gipuzkoarrak. Hala ere, kataluniarrek ia erabakita utzi zuten norgehiagoka. Lehen ordu laurdena bete aurretik aurreratu ziren markagailuan etxekoak, baina donostiarren erantzuna berehala heldu zen, Aintzane Encinasek berdinketa lortu baitzuen.

Hori bai, itxaropenak ez zuen askorik iraun. Izan ere, Noemik eta Laurak partida bideratuta utzi zuten atsedenaldiaren aurretik. Bigarren zatian, Realak ezin izan zion Espanyolen nagusitasunari aurre egin.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo