GARA > Idatzia > Non Zer

TXONTXONGILOAK

Josetxuk euskal mitologiako hainbat pertsonaia ezagutuko ditu

BIBO | Gaur 18:00etan, Begoñako Udaltegian

Antzezkizuna giñol taldeak «Josetxu eta ortzadarra» obra antzeztuko du gaur Begoñako Udaltegian. Txotxongilo obra horretan, pertsonaia famatuak agertuko dira: Josetxu, Mirentxu eta Peter. Hitz egiteko eta mugitzeko moduek etengabe emozioak sorraraziko dizkiete ikusle gazteei. Mitologia eta pertsonaiak dira lan horren osagaiak. Josetxu lo geratuko da ikasten, gizarteko azterketa bat prestatzen. Ametsetan euskal mitologiako hainbat pertsonaia ezagutuko ditu; Herensuge, Lamia eta Gaueko, besteren artean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo