lehiaketa
NAEk Haurrentzako Euskarazko Antzerki Testuen XVI. Lehiaketa martxan jarri du
IRUÑEA | Epea zabalik, maiatzaren 15a arte
Nafarroako Antzerki Eskolak Haurrentzako Euskarazko Antzerki Testuen XVI. Lehiaketa antolatu du. Bertan, hemezortzi urtetik gorako pertsona orok hartzen ahal du parte. Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkezten ahal ditu, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 15ean amaituko da, eta Nafarroako Antzerki Eskolara (San Agustin kalea, 5) bidali behar dira. Informazio gehiago nahi duten pertsonek helbide horretara jo behar dute; han emango diete.