erakusketa
Ahari kultur taldeak euskal inauteriei buruzko erakusketa zabaldu du Laudion
LAUDIO | Otsailaren 24a arte, Euskal Gastronomia Museoan
Ahari kultur taldeak Euskal Inauteriak erakusketa jarri du Laudioko Euskal Gastronomia Museoan. Lantz, Altsasu, Ituren-Zubieta, Arizkun, Ziburu eta Iruñeko Donibane auzoko inauteriak agertzen dira. Erakusketan 18 pertsonaia aztertzen dira, eta bakoitzaren ondoan azalpen bat dago inauteri horren eta pertsonaia horren nondik norakoak azaltzen dituena. Besteren artean, Miel Otxin, Perretzailea, Ziripot, Zaldiko edo Akerra pertsonaiak daude.