GARA > Idatzia > Futbola

Areto futbola idi-proba

Hegoaldek astindu latza hartu du Mostolesen

MOSTOLES 9

HEGOALDE 1

J.L. | DONOSTIA

Hegoaldek denboraldiko astindurik handiena hartu du Mostolesen. Lehen zatian, tolosarrek nahiko ongi eutsi zieten madrildarrei, baina bigarrenean gauzak erabat aldatu ziren.

Mostolesko taldea Liga irabazteko faboritoetako bat da, eta horrela dela argi eta garbi erakutsi zuen bigarren zatian, gipuzkoarrei ez baitzien inolako aukerarik eman. Aukera asko sortu zituzten haiek, eta tolosarren atearen aurrean ere ez zuten hutsik egin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo