GARA > Idatzia > Mundua

Iran eta El Baradei gaur bilduko dira Vienan afera nuklearraz mintzatzeko

Iranen programa nuklearraren gaineko afera konpontzeko helburuarekin, bilera izango dute gaur Vienan Teherango Gobernuko Ali Lariani goi karguak eta EANEko buru Mohamed el Baradeik.

GARA

 

Ali Lariani Irango Segurtasun Kontseilu Nazionaleko idazkaria eta Mohamed el Baredei Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundearen (EANE) idazkari nagusia Vienan bilduko dira gaur Errepublika islamiarraren programa nuklearraren gainean mintzatzeko, Irnak Irango berri agentziak zabaldu zuenez.

Ali Asghar Soltanieh Iranek EANEren aurrean duen enbaxadoreak eman zion atzo Irna agentziari bileraren berri, eta nabarmendu zuen Lariani ordezkaritza zabal baten buruan joango dela Vienara.

Vienako bilera Nazio Batuen 1737 erresoluzioak Irani uranioa aberasteko programa eteteko ezarrio dion epea amaitzen den egunaren bezperan egingo dute. Orain arte, Teherango Gobernuak uko egin dio agindu horri, eta aurrera daraman programa nuklearra soilik erabilera zibilerako dela eta ez militarrerako argudiatu du.

Horrekin batera, EANE osatzen duten 35 estatuek Nazio Batuek Irani eskaintzen dioten laguntza teknikoaren erdia bertan behera uzten duten ala ez erabaki beharko dute datorren hilabetean.

 

Rice, erasotzaile

Bestalde, Estatu Batuetako Estatu idazkari Condolleezza Ricek bere herriaren aurka eta Ekialde Hurbilean bakea nahi dutenen kontrako politika martxan izatea leporatu zion Irani Jerusalemen.

Riceren ustez, Iraken gertatzen diren erasoak Iranek bultzatzen ditu. «Libanon eta lurralde palestinarretan berdin aritzen dira», esan zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo