GARA > Idatzia > Kultura

Iņigo Olaetxea nagusitu zen atzo Etxarri Aranatzen egin zuten Nafarroako lehen finalaurrekoan

Iñigo Olaetxea Elizondon egongo da martxoaren 24an. Bertsolari hori Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalerako sailkatu da. Etxarri Aranatzen egin zuten atzo lehenengo finalaurrekoa.

GARA | ETXARRI ARANATZ

Iñigo Olaetxea irabazle suertatu zen atzo Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen finalaurrekoan, eta 396,5 puntu lortu zituen. Atzetik, Jon Barberena geratu zen 392,5 punturekin. Hirugarren Bittor Elizagoien sailkatu zen, 385 puntu lortuta. Julio Sotok 373,5 eskuratu zituen; Eneko Lazkozek, 373 puntu; eta Oier Lakuntzak, 369,5.

Etxarri Aranazko kultur etxean jokatu zuten lehen finalaurreko hori, eta bertan 170 entzule egon ziren. Giro ederra bertsotan egiteko, Etxarriko Eneko Lazkozen eta Julio Sotoren jarraitzaileek jarritakoa batez ere. Saioa, oro har, entzuleak espero zuen baino motelagoa izan zen. Bertsolariak urduri hasi ziren, agian finalaurrekorik lehiatuena izango zela ziotelako. Hala ere, bertsolari guztiek bota zituzten ale onak; erregulartasunik gabe, ordea. Eta erregulartasun handien erakutsi zuena zuzenean sailkatu zen finalerako: Iñigo Olaetxea. Gainerakoek beste bi finalaurrekoen zain gelditu beharko dute.

Bigarren finalaurrekoa

Goizuetan jokatuko dute martxoaren 3an, larunbatean, arratsaldeko seietan, udaletxeko aretoan, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa. Bertan, sei bertsolari hauek lehiatuko dira: Julen Zelaieta Etxabe, Diego Riaño, Iñigo Ibarra, Jon Elizetxe eta Iñaki Aleman.

Guztira, hemezortzi bertsolarik kantatuko dute atzo hasi zen sailkapen saiootan. Jon Abril, Mikel Bujanda, Saioa Mitxelena, Gaizka Sarasola eta Joxe Urroz dira epaimahaikideak, iazko txapelketaren berberak.

Egun, Xabier Silveirak dauka Nafarroako txapela.

Ficha

Grupo: Iván San Miguel Sextet.

Intérpretes: Iván San Miguel (contrabajo y arreglos), Carlos Rossi (trompeta), José Gallardo (saxo alto), Javier San Miguel (saxo tenor y soprano), Jonathan Hurtado (piano) y Jorge Garrido (batería).

Lugar y fecha: Bilbaína Jazz Club (Bilbo). 22.02.07.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo