GARA > Idatzia > Kirolak

OSASUNA Europako biharamuna nagusi

Neurri berbereko zapatak aurrez aurre Sadarren

Denboraldi hasiera kaskarra izan ostean, Osasuna eta Espanyol lasaitasunaren bila ari dira, Europan aurrera egiten duten bitartean

Amaia U. LASAGABASTER | IRUÑEA

OSASUNA - ESPANYOL

Neurriko zapata harrapatuko du gaur Osasunak. Helburuak oraindik finkatu barik dauzkan sailkapeneko erdialdeko tropel berbera horretan daude Espanyol eta gorritxoak -bi puntu gehiagorekin Ernesto Valverderen taldea-. Memento garrantzitsuan daude, beraz; izan ere, hilabete honetako emaitzek denboraldia beherantz edo gorantz begira amaituko duten erabaki baitezakete.

Denboraldian izan duten ibilbideari begiratuta ere, Osasuna eta Espanyol parekatuta agertzen dira. Entrenatzaile gazte eta berriak, zalantzez betetako hasiera kaskarra, erreakzioa eta, azken hilabeteotan, batez ere, pozak -Osasuna garaile suertatu da arlo horretan, Kopan jarraitzen baitu-.

Hori gutxi izango balitz bezala, iragan gertua ere antzekoa dute, ostegunean lortutako Europako sailkapenaren biharamuna bizitzen ari baitira biak. Horrek, izan ere, ondorioak ekarri ditu talde bietan, Jose Angel Zigandak eta haren lagun Ernesto Valverdek hainbat jokalari min hartuta baitituzte.

Osasunan, aurretik erizaindegian zeuden lau gizonei Javad Nekouman gehitu zaie, ezin izan baititu gainditu Girondinsen aurkako partidan sortutako arazo fisikoak. Gainera, taldea nekatuta egon daitekeela kontuan hartu behar da, eta horregatik litekeena da Zigandak hainbat aldaketa egitea hasierako hamaikakoan. Entrenatzaileak, hala ere, gaur arituko diren defentsa eta piboteen izenak bakarrik jakinarazi zituen, eta azken unera arte itxaron beharko da haren asmoak baieztatzeko.

Espanyolen ere aldaketak ziurtatuta daude, UEFAko partida arazoak izanda amaitu zuten hainbat jokalari deialditik kanpo geratu baitira.

Hala eta guztiz ere, zuri-urdinak Osasunaren Lehenengo Mailako 1.000. partidaren ospakizunak hondatzeko asmoarekin heldu dira Iruñera, azken emaitzek eta etxetik kanpo daraman ibilbideak ematen dieten konfiantzari esker.

Un partido «importantísimo" para definir los objetivos de la temporada

José Angel Ziganda no piensa ni en los 1.000 partidos en Primera, ni en las emociones europeas, ni en otra cosa que no sea el encuentro de esta tarde.

No en vano el técnico lo considera trascendental para definir objetivos. «Es importantísimo para salir del grupo que mira hacia abajo, porque ahora mismo miramos abajo por lo que pueda pasar, no queremos pasar agobios, y el Espanyol, que tiene dos puntos más, ya está mirando a ver si se puede enganchar arriba».

Un rival que Ziganda considera, «salvando las distancias, tipo Celta, porque tienes que hacer las cosas muy bien y arriba tienen mucha calidad y mucha pegada».

GARA

IBILBIDEA

Osasunak eta Espanyolek antzeko ibilbidea izan dute denboraldi honetan. Entrenatzaile gazte eta berriak, zalantzez betetako hasiera kaskarra, erreakzioa eta, azken hilabeteotan, batez ere, pozak.

ONDORIOAK

Aurkari biak ostegunean lortutako Europako sailkapenaren biharamuna bizitzen ari dira oraindik, eta horrek ondorioak ekarri ditu, entrenatzaileek hainbat jokalari utzi behar izan baitute deialditik eta hasierako hamaikakotik kanpo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo