GARA > Idatzia > Kirolak

Realak ezin izan zuen irabazi aukera asko sortu arren

Jon LEUNDA | DONOSTIA

REAL SOCIEDAD 1

PUEBLA 1 


Realeko neskek partida ona jokatu zuten atzo. Aukerak egin zituzten, baina askotan gertatu zaien moduan, ezin izan zuten partidarik irabazi, eta ia ere galdu egin zuten, azkeneko jokaldian kanpotarrek baloia zutoinera bidali baitzuten.

Gipuzkoarrek ez zuten lehen zati ona egin. Gogotsu atera ziren zelaira. Akaso gogo handiegiarekin ere bai, eta asmatu ezinik zebiltzan. Gainera, kanpotarrak aurreratu ziren markagailuan, eta hori kolpe dezentea izan zen etxekoentzat. Hala ere, aukeraren bat izan zuten lehen zatian, baina galtzen joan ziren atseden hartzera.

Aukerak bai, golak ez

Bigarren zatian gauza erabat aldatu zen; izan ere, zuri-urdinek aukera asko sortu zituzten, baina nahiko kamuts ibili ziren kanpotarren atearen aurrean. Lucasek eta Laurak baloi bana bidali zuten zutoinera, baina baloiak ate barruan sartu ezinik jarraitzen zuen.

Zale askok berriro ere puntuek ihes egingo zutela pentsatzen zuten, baina penaltia etorri zen etxekoen alde, eta Larraitz Lucas kapitainak ez zuen hutsik egin. Berdinketa lortu zuen. Luzapenean, berriz, aukerarik garbiena Pueblarena izan zen, baina zutoinak galarazi zuen kanpotarren bigarren gola. Datorren astean jai izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo