GARA > Idatzia > Kirolak

Saskibaloia ACB Liga

Bruesak ez du hutsik egin Illunbeko lehen finalean

Donostiarrak jaitsiera postuetatik garaipen batera daude orain, Michael Bradleyren partida biribilari esker

Aritz SORZABAL | DONOSTIA

GIPUZKOA BASKET 75

GRUPO CAPITOL 71

Lan zikina egiteko ez ezik, Michael Bradleyk partidak erabakitzeko zenbakiak sinatzeko gai dela frogatu zuen atzo. Grupo Capitol Valladoliden aurka Massachusetseko pivotak 18 puntu eta 9 errebote lortzeaz gain -27 puntuko balorazioa lortu zuen-, birrinketa baten bitartez erabakigarria izango zen 74-71koa igo zuen markagailura 13 segundoren faltan, Devin Smithek etsi-etsian egindako barnekaldia xaflatu eta gero.

Ondoren, Caja San Fernandoren aurkako ikasgaia gogoan, Bruesako jokalariek aurkariaren hirukoa ekiditeko falta egin zuten, eta Gomis jaurtiketa librera eraman zuten. Horrek bi jaurtiketak huts egin zituen -bigarrena nahita-; gipuzkoarrek errebotea eskuratu zuten eta Ordinek garaipena biribildu zuen behingoz arazorik eman ez zuen jaurtiketa libreko marratik. Jaitsiera postuetara ez erortzeko lehenengo finala, beraz, Porfi Fisacen jokalarien poltsikora joan zen azkenean.

Garaipen hori lortzeko asko sufritu zuten donostiarrek; lehen laurdenean, batez ere. Hopkins eta Eley min handia egiten ari ziren uztai azpian, lehenengo hamar minutuetan kanpotarren aldeko 17-23koa lekuko.

Baina bigarren laurdenean Bruesak defentsa gogortu eta 16-2ko partziala erdietsi zuen (33-25), Esteban Martinezen intentsitatearen eta David Doblasek jarraian lortutako zazpi punturen bidez. Ordutik, aurretik ibili ziren beti. Batzuetan besteetan baino estuago, Valladolid puntu batera hurbildu baitzen hirugarren laurdenean (46-45, 48-47 eta 51-50).

Damir Mulaomerovicen laguntzarekin, Bruesak zortzi puntuko errenta lortu zuen berriz (60-52). Abantaila horrekin hasi zuen azken laurdena, azken minutua iritsi zen arte. Yebraren hiruko batek eta Hopkins zakur zaharraren biko saskiratze batek beldurra sartu zuten zaleen gorputzean, 32 segundoren faltan 72-71koa baitzegoen markagailuan. Bradley agertu zen orduan, eta mamu guztiak uxatu zituen xaflada salbatzaile baten bitartez.

Primeros minutos para Mulaomerovic

Faltaban dos minutos para finalizar el segundo cuarto cuando debutó Mulaomerovic, el fichaje estrella del Bruesa. Al balcánico se le vio torpe con el balón, algo lógico debido a su inactividad, pero sólo con su presencia impuso respetó al rival.

El escolta aprovechó el primer balón que pasó por sus manos para penetrar y doblar a Uriz, que clavó un triple. Smith anotó otra canasta de tres vía «Mula», que asistió a su compañero tras acaparar la atención de la defensa. Además, en los trece minutos que estuvo en pista anotó un triple y dos tiros libres, estos últimos con una seguridad desconocida hasta ahora en Illunbe. Eso sí, sus ganas de agradar y de echarse el equipo a la espalda a las primeras de cambio le hizo cometer varias pérdidas y una falta intencionada que pudo costar cara.

Lo curioso es que, pese a los pocos minutos de los que dispuso, cuando cometió su quinta falta dio la sensación de que Bruesa se había quedado huérfano en ataque. Y es que el equipo no está sobrado de jugadores fiables para jugarse los balones calientes.

A.S

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo