GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hilarriak salaketa jarri du poliziak beraiekin izandako jarrerarengatik

Jasone MITXELTORENA |

Otsailaren 8an, Entzierroaren Monumentua jarri ze- nean, Hilarria taldeak egindako protesta ekintza Poliziak modu bortitzean eragotzi zuela-eta, joan den ostira- lean salaketa jarri zuten taldekoek. Poliziaren ekintza ikertzeko eskatzen dute komunikabideek hartutako irudiak oinarritzat hartuz eta istiluen unean bertan ziren politikariak lekuko gisa aurkeztuz. Poliziaren jarrera adierazpen askatasunaren aurkako erasoa izan zela esan eta beraien adierazteko eskubidea aldarrikatu dute.

Hori horrela, gaur kontzentrazioa eginen dute Germanen hilarriak egon beharko lukeen lekuan. Bibolin-kanta bat joko dute, Fermin Valenciak abestuko du, poema bat irakurri eta manifestu bat aurkeztuko dute.

Hilarriaren eskaera Udalari

Abenduan aurkeztu zuten mozioa ostegun honetan berriz eramanen dute Udalera. Orduan, zinegotzi bat falta zela-eta, ukatu egin zen oroitarria bere lekura itzultzeko eskaera, baina talde gehienak alde agertu ziren.

Bestalde, errepresioaren aurkako antolakunde Askatasunak ere gogor salatu du oroigarria kendu izana eta bere lekura itzultzeko galdegin dio Iruñeako Udalari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo