GARA > Idatzia > Euskal Herria

Software askearen erabilera sustatuko dute Loiolako Openaldian

GARA |

«Softwere askearen erabilera indartu, eta jokua modura eta erraz ulertzekoa aurkeztu hiritarren aurrean», hori da Openaldia izeneko ekitaldiaren helburua. Donostiako Teknologi Berrien zinegotzia eta Sustapen Elkartearen lehendakariordea den Enrique Ramos-ek aurkeztu zuen datozen osteguna eta ostiralean Loiolako Kultur Etxean gauzatuko den ekimena.

Erakusketak, mahai inguruak eta hitzaldiak izango dira Openaldian besteak beste eta aurten hasita, urtean behin ekingo diote ekimen honeri.

Instituzio, enpresa eta gizartearen ikuspuntutik aztertuko dute softwere askea lehenengo eta behin eta sistema honekin Bassam Kurdali autoreak eginiko lehenengo filma, ``Elephants dream'' erakutsiko dute. Bideo-jokeiak izango dira ekitaldian zehar eta musika ere entzungo da eta jai batekin bukatuko da ostiralean Openaldia festibala.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo