GARA > Idatzia > Kirolak

Sokatira

Abadiñoko bi taldeak nagusi izan dira 600 kiloko bigarren saioan

Euskal Herriko Goma gaineko Txapelketan 600 kiloko bigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan eta Abadiñoko bi taldeak izan ziren nagusi. Abadiño B izan zen onena, Abadiño Aren aurretik. Ondoren, Sokarri eta Amaiur berdinduta geratu ziren hirugarren postuan, eta atzetik, Ñapurrak, Auzolan, Berriozar eta Kuartango sailkatu ziren. Sailkapen nagusian, Abadiño B taldea dago lehen postuan.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo