GARA > Idatzia > Kirolak

Areto futbola

Hegoaldek 7 eta 2 menderatu du etxean Collado Villalba taldea

Tolosako Hegoaldek aise irabazi zion Collado Villalba taldeari, 7 eta 2. Gipuzkoarrek lehen zati bikaina egin zuten, madrildarrei inongo aukerarik eman gabe eta 4-0 aitzinetik zirela joan ziren atseden hartzera. Bigarren zatian, aldea murriztu egin zuten, baina etxekoek beste hiru gol lortu eta garaipena segurtatu ahal izan zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo