Berdintasuna kalean bultzatzeko deia egin du ezker abertzaleak
Deialdia bereziki ezker abertzaleko emakumeei zuzendua badago ere, gizarte osoari zabaldu zaio, «herritar guztion eskubideak bermatuak izango diren esparruaren eraikuntza gizarte osoaren ardura delako". Emakumeen eskubideak «plano formalean" bakarrik onartzen direla eta berdintasun erreala eskuratu beharra nabarmendu zuten.
GARA |
Emakumearen Eguna dela-eta atzo agerraldia egin zuten zenbait arlotan lanean dabiltzan ezker abertzaleko hogei bat emakumek. Bertan ziren Marije Fullaondo eta Joana Regeiro, Negoziazio Batzordeko Arantza Santesteban eta LABeko Ainhoa Etxaide eta Itziar Lopategi. Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herritik pasatu zenetik bi urte igaro dira, eta geroztik Mugimendu Feminista eta hainbat gizarteko eta politikako eragile lanean aritu direla esan zuten.
Emakumeen eskubideen gutuna zehazteko eztabaidan jardun dutela adierazi zuten, eta zenbait herrietako sektoretako emakumeen ekarpenak jasotzeko prozesua «aberasgarria» izan da. Egitasmo hau Euskal herri an eraiki nahi den esparru demokratikoaren prozesuan sartzen dute, haien eskubideena ez ezik, herritar guztienen aldeko aldarrikapena baita.
Egun hainbat eskubide «modu formalean» aitortzen badira ere, errealitatea bestelakoa dela eta horretarako martxan dauden politikak eta legedia ez direla nahikoak salatu zuten. Besteren artean, egungo herritartasun planteamenduak emakume eta gizon izateagatik bereizketa egiten duela esan dute eta haien ustez, horrela ezin da berdintasuna izan. Diskriminazioa gainditu eta berdintasuna lortzeko legediak ez omen ditu «neurri efektiboak» ezartzen. Horrek emakumeen zapalkuntza estrukturala dela frogatzen du haien ustez. Gaineratu zutenez, emakumeek pertsonen biziraupenerako egiten dituzten lanak ez dira aintzat hartzen eta bigarren mailako herritartzat hartzen dira.
«Antolakuntza eta borroka»
Alde horretatik, emakumeen aurkako indarkeria zapalkuntzaren adierazle gorentzat jo zuten eta errealitate horrek «sexuen arteko harreman hierar- kikoak bizirik dirauela erakusten du» haien hitzetan. Egungo egoera aldatu eta emakumeen nahiz herritar guztien eskubideak berma daitezen «antolakuntza eta borroka» beharrezkoak direla ohartarazi zuten, eta horretarako «herritartasun» kontzeptu berri baten eraikuntzan lanean ari direla. Gainera, Euskal Herriarentzako esparru demokratiko bat sortzeko emakumeek parte hartzea beharrezkoa dela nabarmendu zuten.
Con motivo de la celebración del Día Internacional de la Mujer Emakunde anunció ayer que esta semana presentará el borrador del anteproyecto de ley de creación del Consejo Vasco de Mujeres para Igualdad. Según explicó la directora, Izaskun Moyúa, «esta entidad ofrecerá un cauce para la participación efectiva de las mujeres en el desarrollo de las políticas sociales, económicas y culturales». El anteproyecto será sometido a consulta pública y pasará al Consejo de Gobierno para su aprobación. En palabras de Moyúa, «será un paso más para promover una cultura de participación democrática, reconociendo y potenciando el papel de las asociaciones de mujeres». La campaña de mañana se centrará en «remarcar la importancia de la participación real de las mujeres en las decisiones que se tomen para diseñar la sociedad». GARA