GARA > Idatzia > Eskubaloia

Piztia zauritu eta hiru egunera, koparen txanda iritsi zaio portlandi

Portlandek zauritutako piztia, txapelak lortzeko gosez diren bi boteretsu eta logika apurtzeko ohitura duen egungo txapelduna izango ditu aurkari gaur Altean abiatuko den Kopan. Talde horien aurka lehiatu ahal izateko, nafarrek Algecirasi irabazi beharko diote lehenik.

Aritz SORZABAL

Gaurtik hasita eta igandea bitartean, Asobal Ligak atseden hartu eta Kopari pasatuko dio lekukoa. Altean estreinatu berri duten kiroldegian jokatuko den txapelketa irabazteko faboritoak betikoak dira, baita ahalguztidunei atsekabea emateko gai diren taldeak ere. Hain zuzen ere, faborito nagusiak Portland eta Ciudad Real dira; lehena, Txapeldunen Ligako finalerdietarako modu ikusgarrian sailkatu berri dena, eta, bigarrena, Europan nafarren aurka burua makurtu behar izan duena. Euskaldunak haziak iritsi dira Alacantera; Mantxakoak, ordea, zaurituak. Baina adi azken horiekin, zauritutako piztia batek are eta arrisku handiagoa baitauka.

Txapelak irabazteko gosez dira Bartzelona eta Leongo Ademar, eta partida bakarrean edozein menderatzeko gai direla frogatu nahiko dute Kosta Zurian. Helburu berarekin kantxaratuko da Valladolid, azken bi urteetako ezusteko txapelduna. Juan Carlos Pastorren jokalariek txapelketa laburretan logika guztiak apurtzeko ohitura dute, Txapeldunen Ligan joan den asteburuan egin zuten bezala. Europako Kopako finalerdietarako txartela Gummersbach handia menderatuta lortu zuten. Baina ez edonola, Huerta del Reyn berdindu eta gero, Köln-Arenako infernuan irabazi baitzuten.

Gainerako taldeek oso zaila dute ezustekoren bat ematea eta ia ezinezkoa Kopa etxera eramatea. Dena dela, final-laurdeneko kanporaketen zozketa ikusirik, hitzordu erabakigarrienetan egotera oraindik ohituta ez dagoen talde bat izango da gutxienez finalerdietan. Izan ere, Alteak eta CAI Aragonek jokatuko duten partidako irabazlea finalerako atarira iritsiko baita. Hori bai, norgehiagoka horretako garaileak Ciudad Real-Bartzelona kanporaketatik bizirik irteten den taldea izango du aurkari. Finalerdietan etxeko taldea izanez gero, antolatzaileek Kopari errentagarritasuna aterako liokete zalantzarik gabe. CAI Aragon egonez gero, EHFko finalerdietarako sailkatu berri direnean, Zaragozako aberats berriek bere historia laburreko denboraldi onenaren beste orrialde bat idatziko lukete.

Kjelling, min hartuta

Aipatutako bi kanporaketa horiek ostegunean jokatuko dituzte. Gaur, berriz, final-laurdeneko beste bi partidak izango dira ikusgai. Portlandek eta Algecirasek irekiko dute txapelketa (19.00, Teledeporte). Nafarrek oso estu menderatu zituzten andaluziarrak duela pare bat aste, gol bakar batez irabazi baitzieten (24-25), Kasper daniarrak azken segundoan gelditutako penati bati esker. Dena dela, partida hori Algecirasen izan zen, eta andaluziarren maila nabarmen jaisten da etxetik kanpo. Beraz, Zupo Ekisoainek zuzendutako mutilek finalerdietan egon beharko lukete.

Dena dela, Kopa ez da batere ondo hasi San Antoniorentzat, azken orduko ustekabe baten ondorioz: Kristian Kjelling lesionatu egin zen Ciudad Realen aurkako partidan, eta hiru aste jokatu gabe egon beharko du zaintiratu baten eraginez. Albiste benetan txarra, norvegiarra sasoi betean baitzegoen. Mantxakoei, esaterako, hamar gol sartu zizkien igandean. Badago, ordea, albiste onik, Albert Rocas eta David Rodriguez Carvajal berreskuratu baitituzte nafarrek.

Arazoak arazo, euskaldunek 1999. eta 2001. urteetan eskuratutako Kopa Iruñera ekarri nahi dute berriro. «Txapelketa honetan pausoz pauso joan behar da. Lehenengo urratsa Algecirasi irabaztea da etxera joan nahi ez badugu», esan zuen Zupo Ekisoainek, eta azken bi urteetan Portlandek final-laurdenetan galdu duela ekarri zuen gogora. «Ciudad Reali irabaztea oso ondo etorri zaigu psikologikoki. Hau aprobetxatu beharra dugu mundu guztiari gustatzen zaion txapel hau irabazteko», erantsi zuen nafarren entrenatzaileak.

Portland-Algeciras kanporaketaren irabazleak gaurko Leongo Ademarren eta Valladoliden arteko norgehiagokaren garailearen aurka jokatuko du.

Kiel, lÍder de la bundesliga, rival de los antonianos en europa

Portland se enfrentará al Kiel alemán en las semifinales de la Liga de Campeones, según el sorteo celebrado ayer en Viena. El partido de ida de la eliminatoria se jugará el 24 o 25 de este mes y la vuelta, una semana más tarde.

El bombo, por lo tanto, no fue benévolo con los antonianos, puesto que la vuelta se disputará en tierras germanas y el rival es el actual líder de la Bundesliga, el equipo que nadie quería. Kiel, que tiene sólo cuatro jugadores alemanes en plantilla, cuenta con once extranjeros en sus filas -entre ellos, seis suecos-. Una de sus mejores armas es la portería, defendida por el francés Thierry Omeyer y el teutón Hennin Fritz. Los dos guardametas, titulares de las selecciones de Francia y Alemania, son todo una garantía.

La otra semifinal la disputarán Flensburg, segundo clasificado de la Bundesliga, y Valladolid. El partido de ida se disputará en Alemania y el de vuelta en el pabellón pucelano de Huerta del Rey. A.S.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo