Morito kalera!
Galder Gomez Gonzalez, Sinku Taldearen izenean
Hurrengo ostiralean, gure kidea den Aritz Saez Espainiako sarraski espetxe batetik libre aterako da, azken bost urteak giltzapeturik eman ostean, Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzeagatik. Urte hauetan zehar, Aritzek hainbat espetxe ezagutu ditu, azken urteak Almerian igarotak, guregandik 1.000 kilometrora izan dutelarik.
Gure poza ez da osoa, oraindik milaka borrokalari baititugu espetxeetan, erbestean zein sasian. Aritzek erakutsi duen duintasuna eta koherentzia nabarmendu nahi genituzke, benetan hain gazte izanda, erakutsi duen heldutasuna eta borrokatzeko grina gure eredu dela azaldu du.