GARA > Idatzia > Gutunak

Zuekin gaude!

Endika Arribas, Iñigo Martinez, Amets Goiri, Erkuden Iturregi... eta beste 11 sinadura, Leioako EHUko Zientzia Politikotako 2. mailako euskarazko ikasleak

Gutun honen bitartez, gure maitasuna eta elkartasuna adierazi nahi diegu 18/98 sumarioan auziperatuta daudenei eta bereziki gure irakaslea den Mario Zubiagari. Gure gela, iritzi askotariko eta ideologia anitzeko ikasleok osatzen dugu, baina desberdintasunen gainetik, eskubide zibil eta politikoen urraketa argia suposatzen duen prozesu hau eta gure segurtasuna eta bakean bizitzeko daukagun eskubidea kinka larrian jartzen dituzten sumario eta epaiketa guztiak etetzea eskatzen diogu espainiako gobernuari.

Azkenik, 18/98+ herri plataformak, gaur arratsalderako, Bilbon deitu duen manifestazioari gure atxikimendua ematen diogu eta, bide batez, dei egin nahi diogu EHUko ikasle, irakasle eta langileei eta oro har euskal jendarte osoari bertan parte hartu dezaten. Animo Mario, zurekin gaude!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo