GARA > Idatzia > Kultura

Goaz antzerki taldeak «Kanika Zuri-Beltzak" antzezlana jokatuko du

Goaz antzerki taldeak «Kanika Zuri-Beltzak» aurkeztuko du gaur Debako Zabalsoro frontoian. Debako talde beteranoak Goizane Aizpuruak espresuki idatzitako obra eskainiko du. Taldekidea izanik, bere kideen ezaugarriak kontuan hartu ditu. Obraren lehendabiziko ideiari eutsi badio ere, taldearen errealitatera moldatu du lana. Lukas Dorronsorok zuzentzen duen ikuskizunaren ardatz nagusia ametsak dira eta, ondorioz, ameslariak, bizitzak eskaintzen dituen hamaika pertsona eta istorio, hots, hamaika bizitza horien aurrean dauden aukera biren artean, hau da, itsu eta gor bihurtu edo begiratu, entzun eta atzean zer dagoen asmatu. Bigarrena aukeratu dute ikuskizun berri honetarako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo