GARA > Idatzia > Gutunak

imanol epelde pagola - Zarautz

Elkartasun eskaera Kolonbiako Medellinetik

Orain bi urte inguru izan genuen Euskal Herrian (Europara egitera etorri ziren jira bat medio) Arlequín y los Juglares izeneko antzerki eta txontxongilo taldea. Euren lanean Kolonbiako giza eskubideen zapalketak izaten ziren konta eta kantagai. Talde berekoa zen Oscar Zuluaga ere, hango trobadore sonatuenetakoa.

Orain euren mezua jaso dugu esanez hamasei urtez lanerako eta topaketetarako erabili duten lokaletik, Area Artística y cultural de Medellin izenekotik, administrazioak desalojatu nahi duela esanez, polizia indarrez sartzeko mehatxupean. Eurek behin betiko irtenbiderik eskaini ezean, lokala uzteari uko egin diete desobedientzia zibilaren bidez eta nazioarteko elkartasuna eskatu dute. Horixe da gutun honen helburua: Ahalik eta norbanako eta talde gehienen elkartasuna jasotzea bere helbidean: areaartistica@tuttopia.com Europatik bidaltzen ditugun elkartasun mezuek ikaragarrizko babesa ematen dietelako hango lanei, taldeei eta pertsonei, bidali zure atxikimendua ere. Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi imanol@oteitzalp.org helbidera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo