GARA > Idatzia > Gutunak

jose maria tallon aviles

«Torpeontzako" ikastaroak

Martxoak 3an, Iratxe Esnaolak azaldu zizkigun Gates jaunaren hurrengo sistema eragilearen perspektiba beldurgarriak, batez ere melomanoontzat. Askotan kopiatzea ez da diru kontua, baizik disko asko ez daudela eskuragarri. Lehenagotik ere irakurri dugu software askearen onurei buruz, baina beti idazten dutena informatikan adituak dira. Ordenadore berean egon omen daiteke Windowsekin batera. Baina oinezkook erdipurdi ikasi ditugu beharrezko programak eta zaila zaigu berriro ikastea. «torpeontzako ikastaro», teoriko-praktikoak proposatzen ditut. Nik behintzat izena emango nuke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo