GARA > Idatzia > Hemeroteka

ARGIA Joxemari Ostolaza

Etengabean

Exijitzen zaio Batasunari -era interesatuan- ETA eta kale borroka deitzen duten hori kondena ditzan. Oro da bat horretan. Argi dute. Eta kondena hori ezean urik ere ez. Adibide argia Euskal Herria Bai (EH Bai) asmoa. EAJk eskema hori bera eraman du Iparraldera EH Bai koalizioa sortze atarian. Legiti- motzat jotzen du, arrotza ez, baina bertakoa ez den egoera inposatzea besteok ezinbestekotzat dugun adoste estrategiaren gainetik. Eta alderantziz, bera EAEn Estatuak behar duen kolaboratzaile izan eta ezker abertzalearen aurka daraman biolentziazko estrategiak ez du eragozpen izan behar akordiorako. Gainerakoei galdetzen dien heldutasuna da beren eskasia. Otsaileko 24ko -Bilbon; larunbatean- manifa lekuko. Lehenik debekatu, ondoren egurtu. Eta nola. Irudiak ikusita nekez justifikatu liteke ertzainen basakeria. Jaun feudala poztu lehen auzoaren bizkar. Hori dio EAJk ugazabari eskaintzen balio gisara, nagusiaren aitzinean beharrezkoa duen balioa. Eta gehienak ados dira nonbait, ez bai- tute deus kondenatu mutu, gor, itsu bailiran. EH Bai Iparraldean ez baldin bada posible, ez da Batasunak EAEn EAJri bere ardurapeko biolentzia kondena dezan exijitzen diolako, EAJk EAE Iparralderatu nahi duelako baizik. Eta Baiona ez da Gasteiz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo