GARA > Idatzia > Non Zer

Tolosaldea Sahararekin taldeak herri horri buruzko ekitaldiak antolatu ditu

Tolosaldea Sahararekin eta Ereite elkarte multikulturalek hil honetako Saharari buruzko ekitaldi anitz antolatu dituzte. Hala, bi erakusketa zabalik daude. Bata, Ander Guillenearena eta bestea Alberto Letamendiarena. Honez gain, datorren ostiralean, Fronte Polisarioko ordezkari batek Saharari buruzko azalpen orokorra egingo du. Martxoaren 23an, Zahra Ramdán, Emakume sahararren batasun nazionaleko erlazio internazionalen ordezkariak egungo egoerataz hitz egingo du baina emakumeen ikuspuntutik. Ondoren, saharar afaria izango da Oargin. Martxoaren 30ean, dokumental bat emango dute «Hindu un sueño de libertad» eta horren aurkezpena Kepa Gonzalezek egingo du. Azkenik, martxoaren 31ean Omargia Saharako taldearen kontzertua emango du Mikel Urdangarin eta Kirmen Uriberen «Portukoplak» lan berriarekin. Ekitaldia 22.00etan, Zerkausian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo