ACB
Maljkovic aroa beste Top-16 baten etxean hasiko da
DKV arerio arriskutsua izango du Rakocevic gabe izango den talde euskaldunak
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Arrazoi oso desberdinengatik, oso hasiera gogorra egokitu zaio Bozidar Maljkovici Baskoniaren entrenatzaile gisa gaur goizean hasiko duen aroan. Aito bere aurkariak zuzentzen duen taldearen kalitate handiaz gain, -Euroligako final zortzirenetan arerio izan daiteke- Serbiarrak bere aurkezpenean azaldu zuen, «ez da batere erraza joko bolada onean den talde batean sartzea» eta gasteiztarrak Top-16an dauden, hau da, europako talderik onenen artean dauden hiru talderi -Roma, Unicaja eta Maccabi- sekulako astinduak ematetik dator, baina, era berean, ACBn Zurbaotik kanpo jokatutako azken hiru partidetan ezin izan du irabazi.
Esan bezala, gaurkoan ez du batere lan errazik izango Baskoniak txapelketako jokorik ikusgarrienetako bat garatzen ari den Joventut-en aurka. Etengabeko aldeketekin, Aito Garcia Reneses zuku handia ateratzen ari zaie bere jokalariei eta hori izan daiteke, ACB eta Euroliga bi txapelketa horien zorrotzetan jarraikortasuna bilatu ezinaren arrazoietako bat. Aurreko astean Bilbon irabaztea lortu zuten, baina aurreko bi asteetan Menorca azkenaren aurka eta Pamesa Valenciaren aurka etxean galdu zuten. Kataluniarrak oraintxe bosgarren dira sailkapenean eta gaur irabazteak bultzada handia emango lioke Baskoniari liga erregularrean.
Rakocevic gabe
Kirol alorrean, Igor Rakocevicek ezin izango du gaurkoan Badalonako pabiloi olinpikoan jokatu, Granadan izandako zuntz hausturaz ez baita erabat sendatu. Bazirudien asteburu honetan berragerpena egiteko moduan izango zela serbiarra, baina taldean nahiago izan dute zuhurtziaz jokatu eta asteazkenean joka lezake, okerrik ezean behintzat, lehen aldiz talde gasteiztarrak bere jokalari guztiekin, izan ere, urritik orain arte beti egon izan baita norbait lesionaturik.
Aito Garcia Reneses entrenatzaileak ere ez ditu jokalari guztiak prest izango gaurko partidarako, Lubos Barton pibot txekiarra min hartuta baitago. Peker eta Splitter bere mailarik onenera itzultzen ari diren honetan, Lubos Burtonen hutsunea gasteiztarrentzat Rakocevicena baino kaltegarriagoa izan daiteke.
Badalonakoen entrenatzailea lehen itzulian Zurbaoko pabiloian jokatutako partidaz mintzo zen, 97-74 Baskoniaren alde, eta gasteiztarren gainean «aurten errazen irabazi diguten taldea izan da» esan zuen madrildarrak. Hala ere, jakina da extetik kanpo euren errendimendua asko jeitsi ohi dela.
«Neure taldea konfidantzarik gabe ikusten dut, azken partidak ez baitira batere onak izan, baina hobetzen joateko esperantza daukat», azaldu zuen.
Quizá como refrendo a la declaración de intenciones de no introducir grandes cambios en la labor previa realizada por Natxo Lezkano, o quizá porque es el portugalujo el que mejor conoce al rival de hoy al mediodía, fue éste último el que valoró el partido en la previa ofrecida en Foronda poco antes de coger el avión que los trasladó a Badalona.
El segundo entrenador del equipo azulgrana volvió a pedir que nadie espere grandes cambios en el choque de hoy ante la Penya. Lezkano señaló que la plantilla ha asumido sin ninguna pega la llegada de Maljkovic «que poco a poco irá introduciendo matices y que irá quitando y poniendo sus cositas».
Lezkano describió al Joventut como «un adversario agresivo y muy difícil de batir, que, además, juega un baloncesto que gusta a todo el mundo en un campo también muy complicado para todos los equipos visitantes».
El equipo de Aíto García Reneses cuenta hoy con la baja del Lubos Barton, una ausencia que el segundo técnico azulgrana consideró como «importante», pero cree que no lo notarán en exceso.
J.O.