GARA > Idatzia > Mundua

Protestak eta atxilotuak Uruguaien George Bushek eginiko bisita dela-eta

«Bush hiltzaile, kanpora", goiburuarekin eman zioten ongietorria Uruguaien AEBetako presidenteari. Hogei bat lagun gutxienez atxilotu zituzten egin ziren mobilizazioetan. Bien bitartean, Merkataritza harremanak sendotzearen beharra plazaratu zuten bi presidenteek.

GARA |

Hegoamerikatik egiten ari den biraren barnean, George Bush Uruguaiko presidente Tabare Vazquezekin eta Ekonomiako ministro Danilo Astorirekin bildu zen atzo. Mobilizazio ugari izan ziren eta, gutxienez, 20 pertsona atxilotu zituzten.

Montevideoko aireportuan, esaterako, «Bush hiltzailea, kanpora» lemapean pankartak zabaldu zituzten eta ostiral arratsaldean, Bush iritsi aurretik, 5.000 lagunek manifestazioa egin zuten Uztailak 18ko hiribidean. Lau pertsona atxilotu zituzten eta Poliziarekin liskarrak gertatu ziren.

«Bushen bisitaren kontra gaude erabat, gure herriaren subirotasuna eta pentsamolde demokratikoaren aurka dihoa eta. Herriak Estatu gaizkile gisa ikusten du», azaldu zuen PIT-CIT sindikatuko zuzendaritzaren kide Luis Puigek.

Bush eta Vazquez Anchorena ditzen zaion etxaldean elkarrizketatu ziren, Armada eta Poliziaz inguraturik. Bilkuraren ostean eginiko agerraldian, «integrazio irekiaren alde» dagoela adierazi zuen Vazquezek. Batetik, Brasil, Argentina, Paraguai eta Venezuelarekin batera Mercosur-ko partaide da eta, bestetik, merkaritzan AEBek Uruguairen aliatu nagusia baita.

Gainera, iaz harreman tirabiratsuak izan ditu Mercosur-ekin; Montevideoren ustetan, ez ditu behar adina onura lortu eta beste merkatu batzuetan, AEBtan bereziki, alternatibak bilatzeari ekin zion.

Maiatzan, jada, Bushekin elkarrizketatu zen Etxe Zurian. Komertzio Askeko Ituna sinatzeko aukera eztabaidatu zuten arren, ideia hori atzera bota behar izan zuen Vazquezek gizartearen zati handi batek eta gobernukidea duen Frente Anpliok azaldutako oposizioarengatik.

Harremanak sakondu

Inguruko herrialdeekin harremanak sakontzearen beharra aipatzeaz gain, Bushi eskerrak eman zizkion 2002ko krisialdi gogorra dela eta eman zion maileguarengaitik (1.500 milioi dolarrekoa). «Eskerrak eman nahi dizkizut unerik okerrenean zure eskua eskaini baitzenigun», helarazi zuen Uruguaiko presidenteak. Helburua elkarkidetza eta zientzia nahiz teknologiaren esparruetan elkartrukatzea sustatzea dela nabarmendu zuen. Ildo horretan, ardi eta behi haragia, esnekiak, arroza, zitrikoak, ahabiak eta softwarea, bereziki, AEBtan sal daitezen nahi du Montevideok.

«Orain etxera itzuli eta mahaigaineratutako proposamen guztiak aztertu behar ditugu», esan zuen Bushek Astorirekin elkarrizketatu ondoren. Etanolen ekoizpenari buruz ere luze hitzegin zuten. Ostiralean, Brasilgo presidentearekin erregai hori ekoizteko hitzarmena sinatu zuen Washingtonek. Brasilen hitzetan, hitzarmen horrek «garai berri bat zabaldu du».

Bushen bidai honek mobilizazio andana sortu ditu Hegoamerikan. Atzo, Guatemalan 3.000 pertsonek bere bisitaren kontra manifestazioa egin zuten AEBetako enbaxadan.

Uribe: «Le recibimos con amistad y gratitud"

Dentro de su gira por Latinoamérica, hoy George Bush y su esposa harán escala en Colombia antes de ir a Guatemala. Ayer, el presidente Alvaro Uribe ya expresó su alegría y satisfacción por esta visita. «Le recibimos con afecto, amistad y gratitud. Recibimos al mandatario de un país amigo. Y recibimos al presidente amigo, quien ha tenido toda la decisión de apoyar a Colombia en el proceso de superar el terrorismo y las drogas», dijo Uribe ante los medios. Subrayó también que son «aliados leales con Estados Unidos y hermanos fraternos de América Latina». Esta es la segunda vez que Bush viaja a Colombia desde noviembre de 2004. Los partidos de oposición han mostrado su rechazo a esta visita. El líder opositor Jorge Enrique Robledo remarcó que el Tratado de Libre Comercio (TLC) firmado entre ambos países a finales de noviembre en Washington «somete la soberanía colombiana en todo o en parte al dominio estadounidense». El jueves, ante la Comisión de Acusación e Investigación de la Cámara de Representantes, Robledo acusó a Uribe de «traición a la patria y traición diplomática». Las calles de Bogotá están «blindadas» por el despliegue de 22.000 agentes del Ejército y la Policía. GARA

chavez

George Bush Uruguaien eta Hugo Chavez Bolivian. Argentinan izan ostean, Evo Moralesekin elkartu zen. Uholdeek eragin dituzten kalteei aurre egiteko dirulaguntza emango dio Venezuelak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo