GARA > Idatzia > Osasuna

Kontrako ibilbideak aurrez aurre

Irudia mantendu, taldea eta txapelketa aldatu arren

Glasgoweko partida abiapuntuz hartuta, talde nafarra bolada txarra apurtzen saiatuko da Valenciaren aurka

GARA | IRUÑEA

Berriro ere, Osasunak europako ametsa ahaztu behar du, Ligako amesgaiztoari amaiera ematen saiatzeko. UEFAn goruntz joan ahala, gorritxoak maldan behera dabiltzate etxean azken bolada honetan eta horrela jarraituz gero, arazoak izan ditzakete denboraldi amaiera honetan.

Ez litzateke gauza txarra izango talde nafarrak Europan daraman ibilbidea ispilutzat hartuzea Ligari begira. Ostegunean Glasgowen jokatutako partida, izan ere, abiapuntu egokia izan daiteke; betiere, Osasunak bolada txarraren etenalditxo bat bezala hartu ordez, bolada on baten hasieran bihurtzen badu.

Emaitzari dagokionez, eta, batez ere, jokoari dagokionez. Izan ere, sailkapenean gertatzen ari diren jauziak balaztatzeko, gorritxoek hobe lukete garaipena eskuratzea, baina argi dago hori lortzeko biderik onena ondo jokatzea dela.

Ibrox Park-en eskainitako irudia errepikatzen saiatuko dira, beraz, Jose Angel Zigandaren gizonak, txapelketa aldatu arren. Baita taldeaz ere, entrenatzaile nafarrak -atzo ezer ez aurreratu arren- goitik behera aldatuko duela baitirudi. Glasgowen jokatu ez zuten -edo jokatu ezin izan zuten- jokalari fresko eta titularrekin beteko du Zigandak gaurko hamaikakoa. Krutxaga, Javier Flaño, Puñal edota Soldado hasieratik egongo dira, beraz, zelaian.

Zenbait arazorekin helduko da Valentzia Sadarrera. Hauek ez dute behar txapelketa baten duten ibilbidea eredutzat hartu, denetan ari baitira ondo. Alde batetik, Champions League-n jarraitzen duen Ligako ordezkari bakarra dugu; bestetik, Ligan bertan, txapela eskuratzeko faboritoen artean jarraitzen du, batez ere, azken aldi honetan izan duen boladari esker. Izan ere, Quique Sanchez Floresen taldeak -nahiz eta bluff-en bat eskaini duen, adibidez Nasticen aurka- bederatzi garaipen lortu izan ditu azken hamabi jaurdunaldietan, hauen artean, Zaragoza, Atletico edota Bartzelonaren aurka eskuratutakoak.

Arazoren bat, hala ere, badauka Valentzia taldeak, batez ere denboraldi luze eta gogorrak eragindakoak. Hain zuzen ere, lesioak eta zigorrak. Kasu honetan Silva eta Vicente etxean utzi dituztenak, Sanchez Floresi ezker hegala osatzeko arazoak sortuko dizkio. Angulo eta Angel Vianaren artean aukeratu beharko du, pibote bikoitzan Marchenak Baraja ordezkatzen duen bitartean.

BOLADA

Ostegunean Glasgowen jokatutako partida abiapuntu egokia izan daiteke. Betiere, Osasunak bolada txarraren etenalditxo bat bezela hartu ordez, bolada on baten hasieran bihurtzen badu.

IBILBIDE SENDOA

Valentziak ez dauka gorritxoen arazoa, txapelketa guztietan ari baita sendo. Champions League-n Ligako ordezkari bakarra da eta Ligan, txapela eskuratzeko faboritoen artean jarraitzen du.

Autoestima para aprovechar

Las consecuencias del encuentro del jueves pueden dividirse entre negativas -el cansancio, por ejemplo- y positivas, como la inyección de moral que supuso.

Todo parece indicar que José Angel Ziganda intentará evitar las primeras, renovando el once, y lo que está claro es que apuesta por aprovechar la «autoestima» ganada en Glasgow. «La confianza y las sensaciones son importantes -reconoció el técnico- y creo que nos va a venir bien el partido de UEFA para afrontar el partido con moral y fuerza».

Y es que cualquier clavo vale ante «la necesidad que tenemos» de alcanzar los 42 puntos que aseguren la permanencia. «Y tenemos que empezar mañana -por hoy-. Ya hemos regalado mucho en casa y hay que ganar», sentenció.

Habrá que hacer un «muy buen partido» para conseguirlo porque enfrente estará un Valencia «muy solvente. Juega defensivamente como un equipo necesitado y luego ataca y pega como los grandes. Con poco arriba les basta para ganar -advirtió- porque tiene calidad y atrás está bien armado».

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo