Korrika 15
Korrika 15ek «Gu ta gutarrak« ikuskizuna Gasteizera eramaten du
GASTEIZ | Bihar, Beñat Etxepare
«Gu ta gutarrak» proiektuan bertsoa eta musika dira oinarri, hurrenkera horretan. Hitzarena da nagusitasuna. Emanaldia hamar-hamaika bertso sorta musikatuk eta bat-bateko bertsoek (a capella zein musikaren laguntzaz) osatzen dute. Zazpi Eskaleren esperientziarekin alderatuz, bat-bateko bertsoek tarte handiagoa izango dute eta tokian tokiko gaiei edo garaian garaikoei heltzeko bide izango dira. Bertso sortei dagokienez, aurreko lanetan ez bezala (pobreziari eta drogei buruzkoak), ez dago batasun tematiko esturik. Alabaina, esan liteke «Gu ta gutarrak» kontzeptuaren barnean leudekela guztiak. Eta zer edo nor dira «Gu ta gutarrak»? Bada, gure baitan dauden izaera eta jarrera ezberdinak, inguratzen gaituzten eta partaide gaituzten mundutxoak: bertsolaritza, Euskal Herria, parranda, maitasuna, gaua.