GARA > Idatzia > Non Zer

MUSEOAK BARRUTIK

Bizkaiko Aldundiak «Museoak barrutik" kanpaina jarri du martxan

BIZKAIA

Bizkaiko Foru Aldundiak «Museoak barrutik« kanpainaren edizio berri bat jarri du abian, lurraldeko hamar museorekin akordioa lortu ondoren, iazkoan baino bat gehiagoarekin, alegia. Hala, bisita gidatuak eta tailerrak antolatuko dira urte osoan dohainik, eta 7.000 pertsona inguru izan daitezke haien onuradunak.Prentsa ohar bidez atzo jakinarazi zutenez, adinekoen eta emakumeen elkarteentzat kultur eta aisialdirako jarduerak egitera sustatzea da ekimenaren helburu nagusia. Ekimen honen bitartez bisitatu ahal izango diren museoak honako hauek dira: Bilboko Guggenheim Museoa, Arte Eder Museoa, Itsas Museoa, Euskal Museoa eta Eliz-Artearen Museoa; Gallartako Meatzaritza Museoa; Portugaleteko Rialia Industria Museoa; Gernikako Bakearen Museoa; Bermeoko Arrantzalearen Museoa; eta, aurtengo berrikuntza gisa, Balmasedako Boinas La Encartada Museoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo