GARA > Idatzia > Gutunak

Agus Ruiz Larringan Iurreta

Aberri (berriaren) Eguna

Ez izan zalantzarik; Aberri Egun bateratua ospatzeko Udalbiltzak egin duen deialdia edukiz beterik dago, bai eta borondate onez ere.

Baina, gaur egunean gure herriak bizi duen egoera politikoa kontuan izanda, egin daiteke bateratze hori? Hausnartzeko baino ez bada ere, lerrootara ekarri nahi nuke hauxe: ba al dago nazio estatusa aldarrikatzerik erregionalista eta Estatuaren kolaborazionista den alderdi bateko kideekin batera?

Historiak eta tradizioak gure portaerak, jarrerak eta ohiturak zehaztu eta baldintzatzen dituzte. Baina beharbada, orain da une egokia kontu batzuk zalantzan jartzeko; izan ere, ezker abertza-letik Euskal Herri Berriari buruz hitz egiten ari zaizkigu. Gure burua gorritzat eta internazionalistatzat hartzen dugunok Aberri Eguna martxoaren 3an eta maiatzaren 1ean kokatzen dugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo