GARA > Idatzia > Gutunak

Puri Perez Rojo GGKEen Koordinakundeko presidentea

Onartu da lankidetzari buruzko euskal legea

2007ko otsailaren 22an onartu zen Lankidetzari buruzko Euskal Legea. Lau urte hauetan Euskadiko GGKEen Koordinakundeak luze eta zabal eztabaidatu du Gobernuaren proposamena eta ekarpen ugari egin dizkio.

Koordinakundeak eginiko proposamen guztiak jaso ez badira ere, uste dugu lorpen handia dela erreferentziazko esparru hau izatea kalitatezko garapenerako lankidetza gauzatu ahal izateko.

Eusko Jaularitzak berariazko konpromisoa hartu duela lehenbizikoz 2012. urtean aurrekontuen %0,7 garapenerako lankidetzan inbertitzeko.

Erakundeen arteko koordinaziorako organismoak sortuko direla, baita lankidetza agentzia bat ere, onartu berri den lege hau egungo baldintzetan baino hobeto kudeatu ahal izateko.

Nolanahi ere, badira lege honen prozesuari buruzko beste zenbait kontu. Hainbat gai zehaztu gabe geratu dira, hala nola erakundeen arteko koordinazio organoen behin betiko garapena eta Lankidetzako Euskal Kontseilua. Izan ere, berriro definitu beharko lirateke Kontseiluaren osaera eta eginkizunak, proiektua asmo hutsetan gera ez dadin.

Tristea eta penagarria da benetan herri honetako arazoak aitzakia bezala erabiltzea honelako gai garrantzitsu batean, batik bat, kontuan izanik garatu nahi dugun giza garapenaz ari garela. Gure ustez, alderdikeriak nagusitu dira eta ezinezkoa izan da kontu honetan elkar hartzea.

Estatuek aurrekontuen %0,7 garapenerako lankidetzara bideratu beharko luketela adierazi zuten NBEk. 42 urte behar izan ditugu hori lortzeko.

Legebiltzarreko eztabaidari dagokionez, pare bat gauza azpimarratu nahi ditut. GGKEen Koordinakundea alderdi guztiekin elkarrizketatu da kontu honi buruzko adostasuna lortzeko, baina sekula ez genuen pentsatuko alderdiak nork ekarpen gehiago jaso arituko zirenik gero Legebiltzarreko eztabaidan batak bes- teari kontuak eskatzeko. Legebiltzarreko Bilkuran izan ginen legea eztabaidatu zen egunean, eta han ikusi genuen zer quorum zegoen, nor falta izan ziren eta bertaratutako batzuek nolako interes gutxi erakutsi zuten.

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak lanean jarraituko du lege berri honen inguruan, Lankidetzaren Euskal Kontseiluan parte hartuko du, denon giza garapenaren alde lan egitea baita gure helburua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo