GARA > Idatzia > Gutunak

Unai Larreategi Soraluze

Euskaltel eta teknologia berriak...

Bezeroaren arretara deitu eta interneteko konexioa bikoiztea nahi nuela esan ostean zera erantzun zidaten: «Hori egiteko fax bat bidali behar duzu». Nola da posible «fax» bat bidaltzeko eskatzea, teknologia enpresa batek? A zer buruko mina Euskaltelek eman didana...

Euskaraz artatzea eskatuta ere, edota hasieratik gazteleraduna jartzen da hizketan, edota gaizki ulertzeak ekiditeko gazteleraz hizketan bukatu behar da...

Hori bai, mugikorrak kobertura askoz hobea dauka orain, baina aldaketak ez dio egin mesede handiegirik nire mugikorrari.

Eta, hala ere, Euskaltelen bezero izaten jarraitzen dugu...

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo