GARA > Idatzia > Euskal Herria

DEKLARAZIO-HARTZEA

Torturak salatu zituen gazte baten polizi deklarazioan egon zen abokatua, epaitegian

Guardia Zibilak 2002ko irailaren 4an atxilotu zuen Donostian Hodei Egaña gaztea, eta bost egunean inkomunikaturik egon eta gero, poliziakideek torturatu zutela salatu zion epaileari. Gainera, salaketa jarri zuen. Atzo, salaketa horren harira, Guardia Zibilaren egoitzan zegoenean Egañak egindako polizi deklarazioan parte hartu zuen ofiziozko abokatua Madrilgo 17. Instrukzio epaitegian egon zen gertakari horien inguruan deklaratzen. Epailea birritan saiatu da auzi hori artxibatzen, baina bietan ezarritako helegiteen ondorioz aurrera jarraitzen du oraindik ikerketak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo