GARA > Idatzia > Euskal Herria

ETXARRI-ARANATZ

Josu Zabala «Basajaun" duela 10 urte hilda agertu zenari omenaldia eginen diote

Etxarri Aranazko ezker abertzaleak ekitaldiak antolatu ditu Josu Zabala «Basajaun» hilda agertu zeneko 10. urteurrena dela-eta. 1997ko martxoaren 27an haren gorpua Punta Mendatan agertu zen, Itziar eta Deba artean. Bertsio ofizialak bere buruaz bertze egin zuela zabaldu arren, haren hurbilekoak «estatu krimena» izan zela ziur daude. Estatuaren errepresioa salatu zuten, «gatazka eta sufrimendua areagotzea baizik ez dutelako lortu». «Basajaun» eta gainerako borrokalariak omentzeko, hilaren 22tik 27ra hitzaldi bat, Punta Mendatara martxa eta omenaldi ekitaldi ugari eginen dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo