GARA > Idatzia > Alaves

ALAVES Ruben Navarrok Ogbecheren tokia beteko du hamaikakoan

Lehen Mailarako azken trena Mendizorrotzan

Cadiz hartuko du etxean Alavesek eta garaipena ezinbestekoa du itxaropena mantendu nahi badu

ALAVES-CADIZ
 

GARA | GASTEIZ

Ezinezkoa dirudien arren, Alaveseko jokalari eta jabeek ez dute itxaropena galdu. Lehen Mailara bueltatzeko helburuarekin hasi zuten denboraldia, baina une honetan oso urrun dituzte igoera postuak. Cadizen betebeharra ere berdin berdina zen, arabarrekin batera galdu baitzuen maila iaz.

Itxaropena egikaritzeko ordea, ezinbestekoa da bi taldeentzat gaur garaipena lortzea. Azken trena pasatuko da Mendizorrotzatik eta berdinketa batek ez du ezertarako balio. Azken aukeretako bat izan daiteke. Dmitry Pitermanek argi azaldu zuen, porrota «ez da gure planetan sartzen».

«Aldageletan ez dugu galdu hitza entzun nahi, ezta berdindu hitza ere. Bereziki etxean jokatu behar ditugun partidetan», adierazi zuen.

Hurrengo sei norgehiagoketatik lau Mendizorrotzan jokatuko ditu Alavesek. Anbizioa eskatu die jokalariei enpresari ukrainarrak, eta denboraldi amaieran helburua betez gero 100.000 eurotako ordainsaria emateko prest agertu da.

Errealitateak, aldiz, oso zaila egiten du hori. Ametsa dirudi geratzen diren hamalau jardunaldietan egoerari buelta emateak, atzeko postuak hurbilago baitaude lehen hiru sailkatuak baino. Distantzia handia da eta murrizteko derrigorrezkoa da puntuak hirunaka pilatzea.

Aldaketak egin beharko ditu Pitermanek hamaikakoan Cadiz menderatzeko. Porato zigorturik dago eta Ardouinek aukera izango du atepean. Ruben Navarro ere hasieratik arituko da Ogbecheren lekuan.

PITERMAN

Denboraldi honen amaieran Lehen Mailara itzultzea lortzen badute, jokalariei 100.000 eurotako ordainsaria emango diela adierazi du idazki batean enpresari ukrainarrak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo