GARA > Idatzia > Herri-kirolak

harri-jasotzea

Hiru kirolari lehiatuko dira Etxauriko harriarekin

J.L. | DONOSTIA

Etxauriko Harri baldarrarekin hiru lehiakide izango dira etzi eguerdian, 12.30etatik aurrera Etxauriko plazan. Bertan, Urrutia, Igoa eta Ostolatza izango dira.

Harri honek 136,5 kilo pisatzen du eta urte askotan baztertuta egon ostean. Orain dela zazpi urte berreskuratu zuten. Orduan Patxi Larretxea bakarrik aritu zen, eta bi jasoaldi eman zizkion harriari. Gero, bost urtetan ez zen lehiaketarik egin, eta orain dela bi urte Urrutiak irabazi zuen 6 jasoaldi emanda. Igoa ere bertan izan zen, baina ez zuen jasoaldirik ematerik lortu. Iaz jokatu zen azkenekoaldiz, eta Patxi Larretxeak irabazi zuen 1o jasoaldi emanda, eta berea da errekorra.

Iaz, Urrutiak bost jasoaldi eman zizkion, eta bat Igoak. Kirolariek bost minutu izaten dituzte lanean aritzeko. Aurtengorako Ostolatza izango da faborito nagusia. Nahiz eta harri horiek bereziak diren, zestoarrak mendean hartu behar ditu beste biak.

Aurten arituko ez dena Patxi Larretxea da. Nafarrari ebakuntza bat egin berri diote, eta belauna ez du oraindik lehiatzeko moduan.

Inaxio Arregi

Inaxio Arregi azpeitiarrak marka berezia egin nahi du. Izan ere, berak pisatzen duen bezainbesteko burdinezko barra hartu, hau da, 78 kilo, eta Loiolatik Xoxotera joan nahi baitu, guztira, 6 kilometro inguru. Horrekin, marka bat eginda utzi nahi du.

Hasiera batean, ekinaldia bihar 15.30etik aurrera zen izatekoa, baina elurra dela-eta, atzeratu egingo da, eta hilaren 31an izango da, baina 9.00etan hasita, eguraldia aldatzen ez bada behintzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo