Michelingo enpresa batzordeak errausketa baztertu du
GARA |
Michelingo enpresa batzordeak Zubietan errauste planta jartzeko egin diren akordioen aurkako epaibidean parte hartuko duen taldean egotea erabaki du.
Euren esanetan, besteren artean, enpresarekin eta ur edangarria jasotzen duen lekuetatik duen gertutasuna eta egin diren ikerketa orotan adierazi diren arriskuak medio hartu dute erabakia,, eta enpresari eskatu diote gaiaren gainean bere iritzia plazaratu eta errauste plantaren eraikuntzaren aurka egin dezan, «bere langileak defendatzeko».
Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, errausketa ez da hondakinen arazoari aurre egiteko modua, «are gehiago, hondakinak kudeatzeko ingurugiroari eta pertsonen osasunari kalte gutxiago eragiten dien alternatibak izanda».