GARA > Idatzia > Mundua

Harrera «eztandagarria" Iraken NBEn ordezkari nagusi berriari

Ban Ki-moon Nazio Batuetako Erakundearen ordezkari nagusiak Iraken segurtasunak hobera egin duela esaten ari zela mortero eraso batek izugarrizko eztanda eragin zuen bera zegoen gelatik gertu. Atentatu sinboliko honez gain, heriotza eskuadroiak Bagdadeko kaleetara itzuli dira azken orduetan, erresistentziak Armada okupatzaileari erasotzen jarraitzen du eta xiiten artean ere giroa gero eta nahasiagoa da.

GARA |

«Dakizuenez, segurtasun arazo larriak zirela-eta, Nazio Batuetako Erakundearen zereginak murriztu egin genituen, Orain, ordea, egoerak hobera egin duenez, Iraken ardura gehiago hartuko ditugu». Ban Ki-moon NBEren ordezkari nagusiaren hitzok ahoan izoztu zitzaizkion gertu-gertu entzun zen eztanda izugarri batekin.

Mortero jaurtigaia ordezkari nagusia prentsaurrea ematen ari zen tokitik, Gune Berdetik, 50 metrora erori zen. Agerraldi publikoetarako aretoa dardara egin zuen eta sabai zatiak Ban Ki-moonen eta bere ondoan zen Nuri al-Maliki lehen ministroaren buru gainera erori ziren. «Ez dago zertan kezkatzerik», lasaitzen saiatu zen dagoeneko ohituta dagoen al-Maliki urduri zegoen gonbidatua.

Bitartean, bertatik ikus zitekeen, Gune Berdetik hegoaldera, eztandak eragindako izugarrizko ke-zutabea.

Biktimen berrien zain, eraso sinboliko honek Iraken benetan bizi den egoeraren isladarik zuzenena ematen du.

Asmoak asmo, inork ez du ahaztu 2003ko abuztuan Iraken zuen arduradun nagusiak bizi zuen atentatua. Sergio Vieira de Mellorekin batera, beste 21 pertsona hil zituen eraso hark eta NBEa ordurako okupazioa pairatzen zuen Iraketik aldentzera behartu zuen.

Lau urte horietan presentzia eskasa izan du NBEk Iraken. Kofi Annan orduko ordezkari nagusia Bagdaden izan zen 2005eko azaroan. Bere lekukoa hartu zuen Ban Ki-moonen Ekialde Ertainera egiten duen bisita dugu egun hauetan burutzen ari duena.

Eta egoerak ez du hobera egin, Pentagonoak eta bere irakiar aliatuek hala badiote ere. Atzo bertan 33 gorpu aurkitu zituzten Bagdaden. Azken 72 orduetan 94 gorpu jaso dituzte hiriburuko kaleetatik, guztiak eskuak lotuta, begiak estalita, tortura aztarnekin eta buruetan tiroak agerian.

Adituen ustez, heriotza eskuadrioen berpiztearen aurrean geundeke. Izan ere, Bagdaden segurtasun plana martxan jartzen hasi zenetik, otsailaren 14tik, enfrentamendu sektarioen beherakada somatu nahi izan dute okupatzaileek.

Xiitak ere astoratuta

Erresistentzia sunitak bere erasoekin jarraitzen du eta atzo bertan beste hiru soldadu galdu dituela iragarri zuen Pentagonoak. 3.225 dira Irak okupatu zutenetik Ameriketako Estatu Batuek galdu dituzten soldaduak.

Falujah hirian bi estatubatuar blindatu guztiz suntsitu zituzten gerlarien eraso batean.

Iraken gehiengoa osatzen duten xiiten artean ere ez da giro. Indar okupatzaileek hainbat buruzagi xiita atxilotu dituzte azken orduetan joan den urtarrilean Kerbalan bost soldaduren hilketaren akusaziopean.

Atxilotutakoen artean Qais Jazali dago, Moqtada al-Sadr mugimenduko buruzagietariko bat. Al-Sadr gaztearen gertukoek ziurtatu dutenez, Jazalik bere miliziatik, Mehdiren Armadatik, alde egin zuen eta talde propioa eratu du, Iranen babesean.

Irakeko bigarren hirian, Basoran, liskarrak dira nagusi bi talde xiiten artean. Bertako Gobernuak etxeratze-agindua inposatu du. Al-Sadren mugimendua eta Fadhila alderdia aurrez aurre daude. Azken talde horrek al-Malikiren Gobernuari sostengua kendu dio. Bere ustez, politika sektarioa bultzatzen du Bagdadeko botere betearazlea.

De patrulla por el corazón de las tinieblas del bastión de la resistencia sunita de Ramadi

En fila india, una veintena de soldados estadounidenses y uniformados iraquíes se desplaza con precaución y bajo la protección de la oscuridad por el centro de Ramadi. Su misión, asegurar un puesto de avanzada en construcción. El silencio se rompe cuando la columna comienza a aporrear las puertas de las casas próximas al puesto para interrogar a sus pobladores y arrancar información sobre los miembros de la resistencia.

«¿Por qué dejaís vivir entre vosotros a los insurgentes?», inquiere a los vecinos el teniente de marines Michael Steinpfad. Un joven chapurrea en inglés una improvisada respuesta: «Somos víctimas de los insurgentes y de los soldados. En tiempos de Saddam teníamos seguridad».

Esta queja provoca la indignación del intérprete que acompaña a la columna, un chiíta oriundo del sur de Irak. «Bajo el régimen de Saddam, la seguridad era sólo aparente. El mandó matar a cientos de miles de personas y los terroristas que matan a la gente hoy son los que oprimían entonces al pueblo», le espeta.

Conscientes de que acaso ha hablado demasiado, el joven se refugia en el silencio, roto por ráfagas de disparos a lo lejos y por el aporrear de las casas con los fusiles estadounidenses.

En una de ellas, la familia ve por televisión una película de Al Pacino. Una mujer trata de ocultar su rostro a los extraños y, durante el registro, los soldados se incautan de un lector MP3 con una canción que, con un fondo de disparos de Kalashnikov, celebra a los «Leones de Falujah» e invita a acabar con el ocupante.

La columna se lleva a tres detenidos. Uno, que asegura tener 18 años, es acusado de servir de enlace a la guerrilla. Interrogado, el adolescente delata a un vecino por albergar a guerrilleros. Thibauld MALTERRE

Barzani: «El sueño de un Estado kurdo se hará realidad algún día"

El presidente del Kurdistán Sur, Masud Barzani, auguró que »el sueño de un Estato kurdo en la región es un sueño legítimo y se hará realidad algún día». En entrevista al diario árabe editado en Londres «Al Hayat», Barzani aseguró que los kurdos nunca renunciarán a sus derechos sobre la rica ciudad petrolera de Kirkuk. «Nunca vamos a permitir que Turquía apique su agenda a la ciudad». Advirtió, en referencia a la negativa de Ankara a que los kurdos del sur declaren Kirkuk como su capital. El líder kurdo defendió una administración plural entre árabes, kurdos y turcomanos pero insistió en que el referéndum tendrá lugar a finales de este mismo año. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo