GARA > Idatzia > Kultura

Gose taldeak Carlinhos Brownekin egingo du bira espainiar Estatuan

GARA | BILBO

Gose taldeak Carlinhos Brown Brasilgo kantari ezagunarekin abestuko du estatu espainolean emango dituen hiru kontzertutan.

Gosek izen bereko diskoa atera zuen 2005eko udazkenean Oihuka diskoetxearekin. Bandak trikitia eta elektronika uztartzen ditu. Erritmo lasaiak, dotore eta malguak dira bereak. Elektro-jazzaren tankerako abestiak sortu dituzte musikari gipuzkoarrek, tangoa, sehaska kanta, afro-brasildar perkusioak panderoarekin batutako batukada, technoa, punka eta hardcorea eta arin-arinarekin euskal trikitiaren kulturara berrikuntzak ekarri dituzte.

Arrasateko taldearen musikak oso kritika onak jaso ditu, ez soilik soinu berri bat eskaintzen duelako, baita euren zuzeneko emanaldietako proposamena bitxia delako ere (argiztapen bakarra eskenatokira proiektatzen dituzten irudiez lagundua).

Gainera estreinatu berri den ``Eutsi!'' filmeko kantu nagusia konposatu du. Disko bat kaleratu da, Goseren «Eutsi!», Potemkin-en kantu bat, eta 80ko hamarkadako beste 12 abesti ezagunekin.

Carlinhos Brownekin egingo duten biran, Madrilen izango dira maiatzaren 8an La Riviera aretoan. Valladolideko Pisuerga Kiroldegian maiatzaren 10ean joko dute eta Segoviako Albueran, berriz, maiatzaren 26an.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo