GARA > Idatzia > Kultura

NAZIOARTEKO LEHIA

Manuel Fiszbein argentinarrak irabazi du Pablo Sorozabal Konposizio Lehiaketa

Manuel Fiszbein konpositore argentinarra izan da Pablo Sorozabal Nazioarteko Konposizio Lehiaketaren irabazlea. Hori erabaki du Sofia Martinez, Jose M. Goikoetxea eta Joseba Torrek osatu epaimahaiak, lehiaketara aurkeztu diren jatorrizko 13 partiturak aztertu ostean. «Mosaikoak» lanari esker lortu du lehen saria, Gipuzkoako Diputazioko iturriek azaldu dutenez. Irabazleak 3.500 euroko saria eramango du, eta obra Donostiako Musika Hamabostaldian eta Debako Udako Musika Zikloan emango dute. Accessit aipamena Aurelio Copes brasildarraren «Universos cristalizados» lanari eman diote.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo