GARA > Idatzia > Kultura

ANTZERKIAREN EGUNAREN BEZPERAN

Estatuko arte eszenikoen sektorea Bilbon bilduko da astelehenean

Estatu espainoleko arte eszenikoen konpainia ekoizleak biltzen dituzten elkarte nagusiak Bilbon elkartuko dira, hainbat ekitaldi izango dituen jardunaldi batean, Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren bezperan. Besteren artean, Estatuko topaketa bat, mahai-inguru bat eta Kafe Antzokian ospakizun bat izango dira. Azken horretan Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren aurtengo edizioari dagokion manifestua irakurriko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo