GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Eguraldi onak eta jendetzak bete dute Korrika honen Gipuzkoako ibilbidea

Korrikaren hamabosgarren edizio honek bere ibiltarian bigarren hiriburua bisitatu zuen atzo, aurreko egunean Gasteizen izandako harrera bero eta arrakastatsuaren ondotik. Gainera, lehenengoz aurten, eguraldi ona izan zuten lasterkariek bidaia lagun goizetik hasi eta eguna bukatu arte.

Iker KRIARTE

Ostiral gauean iragan zen Korrika 15 Arabatik Gipuzkoara, aurretik herrialdeko hiriburuan arrakasta handiz eta jende oldearen harrerarik beroenaz ibili ostean. Urtero bezala, sekulako jendetzak egin zuen bat euskararen aldeko ekimen erraldoi honekin, eta antolatzaileek hasieratik eskatu bezala, hiria euskaltzaleen «uholde» erraldoi bilakatu zen.

Horren ondoren, Gatzagatik barna Gipuzkoako lurretan barneratu zen Korrika 15 eta bertan ere, Araban, eta batez ere hiriburuan, izandako babes zabalari jarraipena eman nahirik-edo, jendetza oso handia bildu zen Juan Gorriti eskulturgileak eginiko lekukoaren inguruan.

Gauez ere ageri-agerian geratu zen jendeak atzoko egunez Korrikarekin bat egiteko zuen gogoa, antolatzaileen esanetan, «orain arteko gaurik jendetsuena» izan baitzen.

Euriak ez zuen etenik izan eguna argitu artean, baina hala ere, jendeak ez zuen atzera egin, eta asteburua zela probestuz-edo, kalera irten zen euskararen alde egiteko. Horren adibide izan ziren Arrasate edota Oñati. Gainera, nabarmendu beharra dago lekukoari jarraiki ibilbide oso luzeak egin zituztenak ere izan zirela, gauez Zumarraga inguruan aritu ziren gazte batzuk kasu; 20 kilometro inguru egin zituzten korrika.

Jaia eta aldarrikapena

Dagoeneko inork gutxik jartzen du zalantzan Korrika eta jaia beti eskutik doazela, eta hala, kolore anitzez eta une bereziz beterik igaro ohi ditu lasterketak Euskal Herriko hamaika herri eta bazter.

Lazkaon, adibidez, talogileek hartu zuten protagonismorik handiena Korrikaren atzoko jardunaldian; izatez ataundarrak dira, baina Korrikak aurten beren herria zeharkatzen ez zuenez, Lazkaora gerturatzea erabaki zuten. Guztira 22 talogile bildu ziren, denak ere baserritarrez jantzita, eta kolore ona eta usain hobea zabaldu zituzten herritarren artean. Batzuk mozorrotuta hartzen dute parte Korrikan, beste batzuek, talogileen antzera, baserritarrez jantzita eta beste batzuk, azkenik, oheko arropatan. Halaxe egin zion harrera jende ugarik Korrika 15i Legorretan, besteak beste, goizeko 8.30ak inguruan pasa baitzen bertatik.

Gainera, umore ona ez zen behin ere faltan izan, eta horren adierazgarri dira Legazpitik igarotzerakoan bertako bizilagun Asier Iriondo eta Joseba Barandiaranek botatako bertsoak.

Goierri osoa zeharkatu ondotik, lekukoa Tolosara iritsi zen, eta bertan, Eneko Aritzaren Lagunak izeneko kultur elkarteak jarri zuen kolore puntua. Izan ere, horiek Erdi Aroko gerlari modura jantzita agertu baitziren errepide ertzera lekukoa hartzeko, beren lantza eta guzti.

Tolosara iristerako, goizeko 10ak aldera, jende kopuru handia bildua zen jada, baina hazkundeak ez zuen etenik izan eta inguruko herrietatik pasa ahala Korrikarekin bat egiten zuen jendetza, nahiz arineketan, nahiz albotik begira, gero eta handiagoa izan zen.

Jendetza horrek guztiak zenbait une zail samar ere eragin zituen, baina ezer ikustekorik izan ez zutenak aurreko bi egunetan eguraldia zela-eta sorturikoekin. Horietako bat izan zen, adibidez, Anoeta eta Villabona artean lasterketak autobidera irten behar izan zuenekoa. Baina beste behin ere, antolkuntza egokiari esker, ez zen inolako arazorik izan.

AHT, gazteak, presoak...

Aurreko egunetan aipatu bagenuen, orain artean ohiko zela Korrika aldarrikapen ugariz lagundurik agertzea edozein herri, auzo, hiri edo errepidetan, atzo arteko argazkiek baieztapen hori bertan behera botatzera behartu gintuzten. Egia da presoen aldeko oihuak eta pankartak nonahi aurkitu ahal izan genituela, baina horretaz gain ez zen gai gehiegirik ukitu.

Atzo, ordea, egoera aldatu egin zen eta hainbat aldarrikapen ezberdinek izan zuten euren lekua euskararen aldeko lasterketan. Horietako bat izan zen abiadura handiko trenaren aurkako aldarrikapena, bere une nagusia Lazkaon izan zuena. Bertan, AHT Gelditu Elkarlanaren izenean heldu zioten lekukoari plataformako kide batek eta «desjabetzearen ondorioz kaltetutako» batek. Andoainen ere halako pankarta ugari agertu zituzten hainbat eta hainbat lasterkarik.

Horrez gain, «euskal gazteriaren» edota «independentziaren» aldeko kartel eta afixak ere ikusi ahal izan ziren Korrika 15ek atzo eginiko ibilbide osoan zehar. Euskal preso politikoen aldeko oihuek eta beren «euskaltegietaratzea» aldarrikatzen zutenek ere garrantzia handia izan zuten atzo.

Nahiz eta Senideak-ek edo Etxerat-ek erositako kilometro ugari egon, unerik gogoangarrienak Andoainen eta Lasarten bizi izan ziren. Izan ere, lehenengoan preso baten aitak eraman baitzuen lekukoa, bere gurpildun aulkian eraman ere. Bertakoek azaldu zutenez, istripu baten ondorioz baliatu behar izaten du aulki motorduna.

Bestetik, Lasarten eta iluntze aldera, aurreko astean bertan aske geratu zen preso ohi batek hartu zuen lekukoa, eta hor ere ez zen horien eskubideen eta estatus politikoa onartzearen aldeko oihurik falta izan.

Euskararen ofizialtasunaren aldeko oihua, noski, ez zen une batean ere ahaztua izan.

Donostian jendez gainezka

Tolosatik Adunara abiatu zen Korrika 15, eta aldapa gora izanagatik, lasterkariek ez zuten atzera egiteko imintziorik txikiena ere egin.

Hortik Andoainera jarraitu zuten korrikalariek, eta bertan, besteak beste, «Berria» egunkariko langileek egin zuten korrika, zuzendaria bera ere tartean. Nabarmentzekoa da, horri dagokionez, komunikabide ugarik hartu zutela kilometro bat atzo lasterka egiteko erabakia, besteak beste «Gara», «Hitza» ezberdinek, «Argia», «Noticias de Gipuzkoa», eta abar.

Andoaindik, korrikalariek Oiartzun aldera jo zuten, eta bertatik Pasai Donibanera. Bertan, ohikoa bihurtu den moduan, lekukoa trainera batean igo eta Pasai San Pedrora pasa zen, bertako arraunlariek lagundurik.

Hortik aurrera etorri zen jende olderik handiena; lasterketa Donostian sartu zen, aldirietako auzoetatik lehenik eta erdigunera ondoren.

Udaltzainek eta antolakuntzako kideek nahikoa lan izan zuten jende oldea zuzentzen eta Korrikak oso motel zeharkatu zuen Gipuzkoako hiriburua, atzerapenarekin irten zelarik bertatik.

Donostia atzean utzi ondoren, korrikalariak Lasarte aldera abiatu ziren, eta bertan, umeek gehien espero zuten unea iritsi zen: Pirritx eta Porrotxek, korrika txikietarako prestaturiko abestiaren egileek hartu zuten lekukoa. Gainera, Mari Motots beren lagunarekin agertu ziren korrika egitera, eta azken hori izan zen lekukoa eraman zuena.

Hortik aurrera, lasterketa Bizkairako bidean jarri zen, Usurbil, Orio, Zarautz eta Getaria zeharkatu ostean.

Horren ondotik, gaur euskal lurralderik mendebalekoenean ibiliko da Korrika 15 egun osoan zehar, eta baita hurrengo egunean ere. Asteartean utziko du behin betiko Korrika 15ek Bizkaia, Araba aldera joateko. Gero, ehunka kilometro eta festa une ugari oraindik Iruñeko helmugara heldu aurretik.

Testigo femenino de los cocineros

tean baitzegoen: «La Esperanza» pilotalekuan.

Sentimenduz beteriko uneak

Alde Zaharreko karriketan jendea barra-barra ikus zitekeen. Minutu eskas bahartzen zituzten. Poliziarik gabertzen zituzten. Poliziarik gabeko gunea zen hura; independentziaren alde lanean segitzeko apustu irmoa adierazi duten ehunka gazteren gune bihurtu zen jarraian udal pilotalekua.

Harridura, alaitasun eta duintasun sentimenduak senti zitezkeen toki itxi hartan, bat-batean, Auzitegi Goren espainolak «terrorista» izendatu eta zigortu dituen gazteak guztien aurrean agertzearekin batera. Etenik gabekoak ziruditen txalo zaparradek eta animoek ez zuten zalantzarako aukerarik uzten: bertaratutako milaka lagunen babesa, maitasuna eta mirespena jaso zuten zigortujarraitzeko zilegitasuna eta babesa adierazi zuen irudi garrantzitsua izan zen atzoko.

Negar malkoak, irriak, besarkadak, barreak eta musuak eta musuak. Ezbairik gabe, sentimenduak uneoro protagonista nagusi izan baziren ere, lagunak eta senideak kalean aske ziren bitartean, agurtzeko parada iritsi zen. Zigortuen gurasoek banan-banan agui zuten. Hala ere, ez zen ohikoak izaten diren korrikaldirik izan, gazteak ez baitzeuden korrikarako. «PNV espainol», «Euskal gairabazi arte» gisako leloak oihukatu zizkieten ertzainei euren lekuetatik batere mugitu gabe.

Udaletxe parean lehenengo eta Arriagako antzokiak Alde Zaharrarekin bat egiten duen kale kantoian ondoren, tentsio uneak eragin zituen Ertzaintzak, baina bertaratutako milaka lagunak ez ziren mugitu ere egin. Ertzaintzak, azkenean, kale kantoi guztiak itxi zituen Arriagako plazarantz inor hurbil ez zedin.

Eguerdia jo zuenetik hogei minutu eskas igaro zirenean eta Ertzaintzarekin elkarretaratzeko aukerei buruz hitz egin eta gero, Jone Goirizelaia abokatuak adierazpenak egin zituen hedabideen aurrean, eta bertentzen hasi ziren ehunka lagunak, hitzordu garrantzitsuagoa beste toki batean baitzegoen: «La Esperanza» pilotalekuan.

Sentimenduz beteriko uneak

Alde Zaharreko karriketan jendea barra-barra ikus zitekeen. Minutu eskas bahartzen zituzten. Poliziarik gabertzen zituzten. Poliziarik gabeko gunea zen hura; independentziaren alde lanean segitzeko apustu irmoa adierazi duten ehunka gazteren gune bihurtu zen jarraian udal pilotalekua.

Harridura, alaitasun eta duintasun sentimenduak senti zitezkeen toki itxi hartan, bat-batean, Auzitegi Goren espainolak «terrorista» izendatu eta zigortu dituen gazteak guztien aurrean agertzearekin batera. Etenik gabekoak ziruditen txalo zaparradek eta animoek ez zuten zalantzarako aukerarik uzten: bertaratutako milaka lagunen babesa, maitasuna eta mirespena jaso zuten zigortujarraitzeko zilegitasuna eta babesa adierazi zuen irudi garrantzitsua izan zen atzoko.

Negar malkoak, irriak, besarkadak, barreak eta musuak eta musuak. Ezbairik gabe, sentimenduak uneoro protagonista nagusi izan baziren ere, lagunak eta senideak kalean aske ziren bitartean, agurtzeko parada iritsi zen. Zigortuen gurasoek banan-banan agui zuten. Hala ere, ez zen ohikoak izaten diren korrikaldirik izan, gazteak ez baitzeuden korrikarako. «PNV espainol», «Euskal gairabazi arte» gisako leloak oihukatu zizkieten ertzainei euren lekuetatik batere mugitu gabe.

Udaletxe parean lehenengo eta Arriagako antzokiak Alde Zaharrarekin bat egiten duen kale kantoian ondoren, tentsio uneak eragin zituen Ertzaintzak, baina bertaratutako milaka lagunak ez ziren mugitu ere egin. Ertzaintzak, azkenean, kale kantoi guztiak itxi zituen Arriagako plazarantz inor hurbil ez zedin.

Eguerdia jo zuenetik hogei minutu eskas igaro zirenean eta Ertzaintzarekin elkarretaratzeko aukerei buruz hitz egin eta gero, Jone Goirizelaia abokatuak adierazpenak egin zituen hedabideen aurrean, eta bertentzen hasi ziren ehunka lagunak, hitzordu garrantzitsuagoa beste toki batean baitzegoen: «La Esperanza» pilotalekuan.

Sentimenduz beteriko uneak

Alde Zaharreko karriketan jendea barra-barra ikus zitekeen. Minutu eskas bahartzen zituzten. Poliziarik gabertzen zituzten. Poliziarik gabeko gunea zen hura; independentziaren alde lanean segitzeko apustu irmoa adierazi duten ehunka gazteren gune bihurtu zen jarraian udal pilotalekua.

Harridura, alaitasun eta duintasun sentimenduak senti zitezkeen toki itxi hartan, bat-batean, Auzitegi Goren espainolak «terrorista» izendatu eta zigortu dituen gazteak guztien aurrean agertzearekin batera. Etenik gabekoak ziruditen txalo zaparradek eta animoek ez zuten zalantzarako aukerarik uzten: bertaratutako milaka lagunen babesa, maitasuna eta mirespena jaso zuten zigortujarraitzeko zilegitasuna eta babesa adierazi zuen irudi garrantzitsua izan zen atzoko.

Negar malkoak, irriak, besarkadak, barreak eta musuak eta musuak. Ezbairik gabe, sentimenduak uneoro protagonista nagusi izan baziren ere, lagunak eta senideak kalean aske ziren bitartean, agurtzeko parada iritsi zen. Zigortuen gurasoek banan-banan aguko parada iritsi zen. Zigortuen gurasoek banan-banan agurtu zituzten gazteak, baita eurak ezagutu.

GARA también recorrió su kilómetro en la Korrika

El director del este diario, Josu Juaristi, portó ayer el testigo de la Korrika en el tramo adquirido entre el barrio de Igara en Donostia y Añorga en apoyo a la iniciativa por el euskara. Junto al director del rotativo, fueron varios los trabajadores de GARA que también participaron en la Korrika recorriendo más de un kilómetro. «Diario de Noticias» fue quien pasó el testigo al director de GARA, y éste, a su vez, se la pasó al director de «Aldaketa 16», Gorka Landaburu.

GARA

Saez y Olalla llevaron el testigo nada más salir de prisión

Un día después de atravesar las puertas de las cárceles de Almería y Villabona, respectivamente, los ya ex prisioneros Haritz Saez y Uxua Olalla portaron el testigo de Korrika y participaron en la iniciativa en pro de euskara a su paso por el barrio donostiarra de Amara Zaharra y por Lasarte, de donde son naturales los dos represaliados políticos.

GARA

Mujeres de todas las edades, homenajeadas por AEK, abren la marcha en Zizurkil, Andoain, Hernani...

Todo el mundo sabe ya que la Korrika 15, homenajea a las mujeres euskaldunes por la importantísima labor realizada a la hora de mantener el idioma nacional. En concreto, se les honra por haber sido y ser pieza fundamental en la transmisión del euskara en los hogares, por ser las encargadas de enseñar a las nuevas generaciones el euskara y todo lo que ese idioma conlleva en una cadena incesante. De hecho, AEK, la organizadora de la Korrika, ya rindió homenaje, antes del comienzo de la carrera, a varias mujeres que en el ámbito local y supralocal han jugado un papel importante en la conservación de la lengua.

Pero ayer esta implicación se hizo notar con especial fuerza en las carreteras guipuzcoanas. Y es que fueron muchas las mujeres que tomaron parte en la Korrika en esta tercera etapa, muchas corriendo en primera fila y gran parte llevando llevando el testigo que guarda el mensaje secreto de esta edición de la carrera bianual por el euskara y que no será descubierto hasta la llegada de Korrika a la meta de Iruñea.

Es muy destacable, por ejemplo, el caso de localidades como Zizurkil, Aduna, Andoain o Hernani, donde la mayoría de las encargadas de hacer avanzar la marcha sin parar fueron mujeres.

Así, en la primera localidad citada cuatro mujeres de avanzada edad, pero armadas con gran fuerza y amor propio, cogieron el testigo bajo los ensordecedores aplausos de todos sus convecinos y el resto de corredores que acompañaban a la Korrika a su paso por dicha localidad. Y también en Hernani, por ejemplo, fueron mujeres las portadoras del testigo durante casi todos los kilómetros y tramos de la Korrika por dicho municipio.

De igual modo, al paso por Aretxabaleta se homenajeó a tres vecinas de avanzada edad, lo que no fue óbice para que tomaran en sus manos el testigo que da continuidad a la carrera. Y lo mismo ocurrió en Lasarte, donde tres mujeres con muchas decenas de años a sus espaldas portaron, como representantes en este caso de la residencia de ancianos de la localidad, el deseado testigo de la Korrika 15.

Por otro lado, esta mayor presencia de las mujeres también se dejó notar en la capital guipuzcoana, donde Ana y Pepi, acompañadas de otras tres compañeras, tomaron el testigo de la Korrika en el kilómetro correspondiente a una sociedad que habitualmente ha mandado representación masculina a la Korrika. Se trata de la sociedad gastronómica de Intxaurrondo, donde normalmente han sido los propios restauradores varones los encargados de portar el testigo.

Sin embargo, para esta edición, y coincidiendo con el homenaje que la Korrika pretende rendir a las mujeres, los miembros de dicha sociedad han optado por dejar en manos de las mujeres la labor de llevar el testigo.

Ambas se mostraban, a pesar del cansancio posterior a la carrera, muy contentas de poder portar el símbolo elaborado por Juan Gorriti, pero a la vez afirmaron haberse encontrado «muy nerviosas» por tener que cargar sobre sus hombros esa responsabilidad.

Explicaron a GARA que, al ser cinco, optaron por jugarse a suertes quién de ellas llevaría el testigo, para dejar claro luego que quien se encargó finalmente -fue Pepi-, lo hizo en nombre de las cinco.

Asimismo, se mostraron muy contentas porque el tiempo fue bueno, contrariamente a lo que ocurría días anteriores, y por consiguiente pudieron sentirse arropadas por todos los vecinos donostiarras y por el resto de participantes en esta Korrika 15 multitudinaria.

Señalaron, al mismo tiempo, que en sus casas son los hombres quienes cocinan: «Son nuestros maridos los que cocinan tanto dentro como fuera de casa, y nosotras les ayudamos de vez en cuando», añadieron. Y ayer fueron ellas, y no ellas, quienes hicieron avanzar a Korrika.

Por ello, afirmaron que la actuación de ayer fue una especie de toma del relevo, que esperan, en años próximos, poder ir pasando a a sus hijos e hijas. Agradecieron, también, que la Korrika homenajee la gran labor realizada durante siglos y siglos por la mujeres en la conservación del idioma, pero confesaron que esperaban no tener que realizar más esfuerzo que el que suponía correr el kilómetro comprado en nombre de la ikastola del barrio donostiarra de Intxaurrondo.

I.I.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo