Saskibaloia ACB Liga
Bigarren zatiko defentsa bikainari esker irabazi du Bilbao Basketek
Atsedenaldira 33-45 galtzen iritsi ziren arren, Vidorretaren mutilek ez zuten etsi eta, zaleen animoekin, garaipen ederra lortu zuten
Arnaitz GORRITI | BILBO
Derrigor irabazi beharreko partida zuen atzokoan Bilbao Basketek. Alabaina, ongi sufrituta nagusitu ze.n Atsedenaldira 33-45 galtzen iritsi ziren arren, bigarren erdian defentsa bikainean oinarrituta, 77-69 nagusitu ziren azkenean.
Andaluziarrek ez zuten ezer asko egin, baina bizkaitarrek baino defentsa hobea erakutsi zuten lehenengo bi laurdenetan. Gianellak eta Udrihek min handia eman zioten talde bilbotarrari kanpotik eta Junyentek eta Borchardtek barrutik. Lehenengo erdiko deskalabrua azken jokaldian amaitu zen, Fred Weis konorterik gabe eraman zuten-eta, kolpe txar bat hartuta.
Hirugarren laurden bikaina
Bizkaitarrek indartsu ekin zioten hirugarren laurdenari eta etekinak atera zituzten apurka.
Jaurtiketa libreetan oso ongi moldatu ziren eta defentsa asko gogortu zuten. Hala, 23-9ko partziala lortuz, hirugarren laurdena 56-54 aurretik amaitu zuten.
Emozioz gainezka eta partidaren garrantziaz jabetuta jokatu zuten azken zatia bi taldeek, eta askotan aldatu zen markagailuan buru zena. 11-6ko partzial bati esker, 71-65 aurreratu ziren bizkaitarrak, Montañezen «bi gehi bat» bikain baten ostean.
Azken minutua latza izan zen, Granadaren presioagatik, baina azkean, Reckerrek erabaki zuen partida saskiratze baten bidez.
Txus Vidorretaren taldea oso irregularra da, batik bat defentsan. Atzoko neurketan, lehenengo erdian, defentsa oso txarra egin bazuen ere, bigarrenean denboraldiko onena egin zuen, eta horri esker irabaztea lortu.
Lógicamente, Txus Vidorreta estaba más que feliz tras la remontada llevada a cabo por su equipo ante CB Granada. Según el técnico de Indautxu, el triunfo logrado fue «de mucho mérito» y, a su juicio, demostró que su equipo «es capaz de ganar de diferentes maneras».
«Este partido ha sido de un derroche tremendo de facultades. Empezamos bien, metiendo triples y bien en defensa, pero después caímos en la precipitación en el ataque. Por eso, Granada ha jugado muy cómodamente en el segundo cuarto».